Albistea

  • Zilbetiko pagadia salbu harrobi ustiakuntza galarazita

    2015-10-16
    Partekatu - Compartelo

    zilbetiko pagadia 2015 urriaIturria: Berria.

    Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Magnaren proiektua gelditu du. Epaiari helegitea jartzeko aukera dute enpresak eta gobernuak.

    ilbetiko Antzeri pagadian harrobia egin nahi zuen Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak, eta lehen zundaketak egiteko hondeamakinak Alduide mendira eraman zituzten 2011n. Bere proiektua ere aurkeztu zuen Magnak, eta haren aurkako helegitea jarri zuen Alduide Koordinakundeak; auzitegian zen gaia.

    Egitasmoak polemika piztu du aurkeztu zenetik; batez ere, Europako Batasunak izendatutako hegaztientzat bereziki babestutako eremu batean ezartzen delako harrobi berria, Alduide mendian. Balio ekologiko handiko eremua da. Gainera, legeriaren arabera, Berezitako Babes Eremuetan ezin da harrobirik egin.

    2012ko azaroan, protesta ikusgarria egin zuten pagadian, harrobi proiektuaren aurka. Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroa margotu zuten pagoetan. Abenduan hondatu zuten, baina 2013ko martxoan berriro margotu zuten.


    Partekatu - Compartelo