Albistea

  • BARDEAKO TIRO POLIGONOARI EZ! NATOri EZ!

    2015-10-23
    Partekatu - Compartelo

    u25-kartela1

    Egoera bereziki gerrazalea bizi dugu munduan, gerlak gure egunerokoan gordinki normalizatzen ari dira. Telebistetan egunero antzeko irudi eta kontakizunak ikusten ditugu: herrialde inbadituak, egonkortasunik gabekoak, herri jazartu eta suntsituak, exodoari ekin eta bizirauteko aukera bilatuz beren etxeetatik zein auzoetatik urrun baino urrunago ihes egitera behartuak.

    Azken hamarkadetan NATOk munduko bazter ugarira zabaldu du gerla, milioika hildako eta iheslari sorraraziz. Zergatik eta beren interes ekonomikoak ziurtatzeko, horretarako hondamena inposatuz, beldurra, deserrotzea, sufrimendua… Hala gertatu da Somalian, Jugoslavia zaharrean, Afganistanen, Iraken, Libian, Sirian, Donbassen, Malin eta abar luzean.

    Iraken ez zegoen suntsiketa masiborako armarik, ez zuten Libia edo Afganistanera demokraziarik eraman. Baina bai lehen bai eta gaur egun ere AEBen eta bere aliatuen interes ekonomikoak egon badaude, petrolio putzuak eskuratzeko, gas naturaleko erreserbak, uranio meatzeak edota opio-belar landaketak.

    Oso urrunekoa eman dezake honek guztiak baina sentiarazi nahi digutena baino askoz ere gertuago dago. Gerla hibridoak, NATOk bultzatzen dituen horiek hementxe bertan entseatzen dituzte. Jendarteko eremu guztiek esku-hartzen duten punta puntako gerlak, gerla zibernetikoa, inteligentzia militarra, dronak bezalako teknologiaren erabilera, propaganda mediatikoa… Horien artean daude TRIDENT JUNTURE 2015 maniobra erraldoiak, gure inguru hurbilean entseatuko direnak bai, Bardeako parke naturalean hain zuzen ere.

    Hau dena benetako krisi sozial baten baitan gertatzen ari da gainera. Gizarteko sektore handi batek bere oinarrizko behar ugari ase ezinik dago eta jendarteko sektore gehienak pertsona horiek guztiak zaintzeko bitartekoak lehenesteko exijitzen ari dira, horretarako gastu militarrak baztertuz. Baina paradoxikoki, gastu militarrak dira azken urteotan aurrekontuetan handitu diren bakarrenetarikoak.

    1951. urtean, hasieran armada amerikarrak eta ondoren NATOk, Bardean tiro poligonoa ezarri zuten. Erriberako zein Nafarroako herritarroi galdetu gabe egin zuten, Bardeako Juntaren eta orduko Espainiako Aire Ministerioaren artean egindako akordio ilun baten bitartez egin zuten. Eta ordutik, maniobrak, istripuak eta protesta sozialak hedatu egin dira. Berriro ere kontratu miserable hori sinatzeko Juntaren gaitasuna ezbaian jarri nahi dugu; odolez zikindutako diruak Junta eta bere ordezkari batzuk erosteko balio dezake baina ezingo du gure borondatea erosi.

    Protesta herritarren gainetik alokairu kontratuak bata bestearen atzetik etorri dira, Udal eta erakunde publiko ugarik mozioen bitartez azaldutako errefusa kontuan hartu gabe. Gerla jarduerak handituz joan dira, baita ejertzitoaren presentzia handitu ere.

    Eta bonbardaketa eta maniobrekin batera istripuak biderkatu dira. Tiro poligonoan gertatzen dena jakiterik ez dago, ez erabiltzen dituzten armak ezta gure ingurunean eta gure osasunean dituen ondoriorik ere.

    Nafarroako egoera sozial, politiko eta instituzionala aldatzen ari da. Geroz eta pertsona zein antolakunde gehiagok Bardean praktikatzen den gerla errefusatzen dugu eta Bardeako tiro poligonoa desegitea exijitzen dugu. Datorren urriaren 25ean, berriro ere, kalera aterako gara gure ahotsa ozen entzun dadin: BARDEAKO TIRO POLIGONOARI EZ! NATOri EZ!

    TRIDENT JUNTURE 2015 MANIOBREN AURKAKO MANIFESTUA

    Sindicatos:

    ELA
    LAB
    EHNE
    CGT
    CNT
    ESK

    Partidos políticos:
    Geroa Bai
    EH Bildu
    Podemos
    Equo
    Livertad Navarra – Libertate Nafarra

    Candidaturas populares de la Ribera:
    CUP – Tudela
    AMI – Corella
    UPSC – Castejon
    CIC – Cortes
    AFI – Fustiñana
    CIC – Cascante
    AII – Villafranca – Alesbes

    Asociaciones:
    Bardenas Ya!
    Plataforma Térmicas de Castejon
    Sare Antifaxista
    Internazionalistak Auzolanean
    Plataforma contra la incineracion Hirumugak Batera (Sakana)
    Grupo Antimilitarista AFUR-CANARIAS
    Yesa+no
    Ekologistak martxan
    Eguzki
    Ecologistas en Acción
    Askapena
    Grupo de Mujeres de la Ribera LUNA ROJA

    Movimiento juvenil:
    Ernai
    Gazte Abertzaleak
    Ikasle Abertzaleak
    Asociación Ocio y Progreso (Valtierra)
    Gazte Asanblada de Tutera


    Partekatu - Compartelo