Albistea

  • Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa eskatzeko

    2015-11-10
    Partekatu - Compartelo

    Zabalgarbi kartela 2015-02

    Hondakinak gure herriek sortzen duten arazo larrienetako bat dira. Egunero egunero ehunka kilo zabor sortzen dugu. Zabor hori erre egiten da, eta zabortegietan amaitzen du. Prozesu horretan kutsadura asko sortzen da, eta gainera berrerabilgarriak eta birziklagarriak diren material asko galtzen dira. Lea Artibaiko herrietan %25 inguru bakarrik bidaltzen da birziklatzera.

    Badago alternatibarik: materialak berrerabili eta birziklatzea. Ingurumenarentzako ekintza onena horixe da, eta gainera Europatik datozen legeek ere norabide hori hartzera bultzatzen gaituzte.

    Udalek ere badaukate zer egina arlo honetan, hondakinen bilketa euren ardura delako.

    Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotan hondakinak batzeko sistemak aldatu dituzte, eta %70 eta %80 birziklatzea lortu dute. Sistema horiek hauek dira: atez atekoa, sistema mixtoa (atez atekoa eta kontenedorak txipagaz) eta txipaz kontrolatutako errefusa eta organikoarentzako edukiontziak ipintzea.

    Hau dela eta, udal horri mozio hau onartzea eskatzen diogu:

     Legegintzaldi honetan hondakinen bilketa sistema aldatu eta hondakinak birziklatzera bidaltzeko gaikako bilketa %70era igotzea.

     Lea Artibaiko EGUZKI talde ekologista

    Lekeitio, Amoroto, Markina-Xemein, Ondarroa, Gizaburuaga, Aulesti, Berriatua, Zihortza-Bolibar, Etxebarria, Ispaster eta Mendexa.

     


    Partekatu - Compartelo