Albistea

  • ETB eta zaborra

    2015-11-23
    Partekatu - Compartelo

    errauskailua lasarte 2015 azaroa

    Foru Aldundiak Zubietan ezarri nahi duen erraustegiaren kontrako manifestazio garrantzitsua egin zen larunbatean, Lasarten. ETBk ez zuen manifestazio horren berri eman. Harrigarria, benetan, batez ere kontuan izanda azken lau urteotan Gipuzkoako herririk txikienean atez atekoaren kontra egin den agerraldirik txikienaren berri ere eman duela.

    Diputazioan nagusitu bezain pronto, EAJ-k esan zuen bere helbururik garrantzitsuenetako bat “zaborren inguruko polemikarekin” bukatzea izango zela. Egia esan, aktualitatearen berri ETBren bidez duenak ondorio horretara irits liteke. Baina argazkiari erreparatu eta zuk zeuk erabaki egia den.


    Partekatu - Compartelo