Albistea

  • Datorren astean pare bat hitzaldi Zubietako errauskailuaren mehatsua dela eta herritarrak informatzea garrantzitsua den garai honetan

    2015-12-10
    Partekatu - Compartelo

    errauskailua jardunaldiak 2015 abendua

    Datorren astean pare bat hitzaldi izango dira, hondakinen errausketa gaitzat hartuz. Ekimen honen antolatzaileak Donostia bizirik eta Errausketaren aurkako herri plataformen koordinakundea dira. Alde batetik, Andoaingo hitzaldia abenduaren 15ean izango da arratsaldeko 19:00etan Urigain kulturetxean. Asteartea ┬átokatzen da. Andoaingo hitzaldiaren izenburua hau da: “Toxicidad de las incineradoras”. Andoain herria Zubietako erraustegiaren 5km-tako eragin eremuko herria izanik, hitzaldia bertan izatea ez da kasualitatea.

    Bestalde, abenduaren 16an, hurrengo egunean beraz eta asteazkenez, beste hitzaldi bat izango da Donostiako Koldo Mitxelenan. Hau ere arratsaldeko 19:00etan izango da. Hizlaria Gorka Bueno izango da. Bera, telekomunikazio ingeniaritzan doktorea eta EHUko irakaslea da egun. Hitzaldiaren gaia hau da: “Zabalgarbi biluzik. Bizkaiko gezurrak desmuntatzen.”

    Errausketa ingurunearentzat eta denontzat kaltegarria izanik, herritarrak informatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Beraz, hitzaldi hauetara gerturatzea animatzen zaituztegu.

    Amaitzeko, Joseba Sarrionandiaren Lapur banden etika ala politika argitaratu berria den liburutik, ondorengo paragrafoa irakurri eta hausnartzea proposatzen dizuegu:

    “Urrundik begiratuta behintzat, harrigarria da egunotan ikustea, adibidez, zaborraren bilketa dela gai izarra egunik egun eta urterik urte Gipuzkoa aldeko politikan. Ez gai inportantea ez delako, jakina inportantea dela kontsumoaren aspektu hori edozein kontsumo gizartetan. Gizartearen ‘komuna’ da zabortegia. Baina ez da ulerterreza halako arazo komun, praktiko, tekniko bat nola bihur daitekeen alderdien arteko borroka-estandarte.” (Sarrionandia, 2015, 28. orrialdea).


    Partekatu - Compartelo