Gabonak familiarekin egoteko egunak dira pertsona askorentzat, aspaldiko lagun eta senideak ikusteko egunak. Baina azken urteetan beste zeozer be bihurtu dira: mugarik gabe kontsumitzeko egunak.
Neurririk gabeko kontsumo horrek ondorio txar asko dauzka. Horietako bat da argazkietan ikusten dena: hondakin asko sortzen dugula. Gehiegi.
Jende bat ahalegintzen da hondakin horiek sailkatu eta birziklatzera bidaltzen, baina beste askok zabor guztia nahastuta botatzen dute.
Gure kaleetan ikusten diren irudiak negargarriak dira. Hau Ondarruko irudia da, baina herri guztietan errepikatzen dira.
Hau da gure ondorengo belaunaldiei laga nahi diegun “oparia”? Errekurtso naturalik gabeko eta zabortegiz betetako mundua laga nahi diegu gure seme alabei?
Gutxiago kontsumitu, hondakin gutxiago sortu, eta sortzen ditugun hondakinak berrerabili eta birziklatu behar ditugu. Bestela, jai daukagu.