Albistea

  • Eguzkik bat egiten du Andoaingo arduraren aldeko giza katearekin

    2016-02-20
    Partekatu - Compartelo

    gizakatea andoain 2016 otsailaEguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak bat egiten du Ipar Haizeak larunbaterako antolatu duen Arduraren Aldeko Giza Katearekin. Izan ere, giza katearen helburua, bereziki Andoain eta Zubieta inguruan dauden beste herrietako hautetsiei ardura, bere herri nahiz herritarrekiko ardura eskatzea da, errauskailua eraikiz gero, inguruko herrietako osasun publikoak eta ingurumenak, kalitate galera garrantzitsua jasango baitute.

    Eta zuzenki dei egin nahi diegu errausketaren alde egiten duten EAJ, PSE eta PP alderdiei orokorrean eta bereziki Zubieta inguruko herrietan dauden hautetsiei, bere egin dezaten herritarrak Ipar Haizea bezalako antolakuntzen bidez egiten dituzten aldarriei eta ahalegin guztia egin dezaten errausketa eta Zubietako errauskailua alde batera utzi eta hondakinen kudeaketa beste era batera egin dadin. Andoaindarrok merezi dugulako; Buruntzaldeko biztanleok merezi dugulako; Gipuzkoarrok etorkizun osasuntsuagoa eta garbiagoa merezi dugulako! Posible delako!

    Herritar orori dei egiten diogu larunbata otsailaren 20anĀ  12:00etan, Andoaingo Arrate Plazara azaltzera eta giza kate luze bat osatzera, arduraz eta ardura eskatuz.

    Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak ,2016ko otsailaren 18an.


    Partekatu - Compartelo