Otsailak 28. Zubietako martxak. Errausketaren aurkako mugimenduaren arrakasta.

Zubietako frotoia. Amaierako ekitaldia

Zubietako frotoia. Amaierako ekitaldia

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatutako Zubietako martxak arrakastatsuak izan dira. Negu giro heze, hotz eta lokatztuaren erdian zortzi zutabe herritarrez osatutako martxak, eta 6 orduko mobilizazio iraunkorren bitartez, herritar askoren gogo eta kezkak arrakastaz adierazi ziren. Egindako aurreikuspen batzuk kopuruaz laukoiztu egin dira.

Inportantea deritzogu azken hiru lau hilabeteko prozesua kontuan hartzea. Hau da , hondakinen bilketan eta erraustean ardatza duen gatazka sozio politiko luze honen azkeneko fase honetan gertatu dena kontutan hartzea . Gipuzkoko Diputazioaren Gobernu berria eratu eta iragana zirudien Zubietako Errauste Plantaren egitasmoa berriz ere martxan jartzeko asmoaren egikaritzeak herri mugimendu berritu eta berri baten autoeratzea ekarri du . Gipuzkoako Errusketaren Aurkako Mugimendua.

Eskal Kulturaren inguruko pertsona esanguratsuak osatutako “Burua eta Bihotzaren manifestuak” eta iaz Hernanin Zero Zabor elkartetik sustatutako mobilizazio eredu baten bereskuratzeak , Batzar dinamikan oinarritutako mugimendu bat eratzea lortzen ari da. Mugimendu honetan errausketaren aurkako Ekimen Herritar, talde ekolojista , kultur talde , talde politiko , langileen sindikatu , gazte talde , feminista talde , talde zientifiko eta norbanakoak , elkarekintzan ari gara eta Otsailak 28ko martxen arrakasta lortu dugu. Honetaz gain , aurrera begira zenbait ekimenen ernamuitzearen eraikuntzan ari garela aipatu dezakegu ere.

Otsailak 28ko Martxa arrakastatsuaren aurrean Gipuzkoako PNV eta PSE-EEeko harduradun politikoek mantendu duten jokaera parregarria eta ridikulua azpimarratzea inportantea dela iruditzen zaigu ere.

Protesta ekintzaren parte bat erraustegia eraiki nahi duten lurzoruan bertan egiteko asmoa genuen, obretako hondakin deskontrolatua eta desmontea besterik ez dagoen lurzoruan. Ertzaintzak aurreko egunean jakinarazi zigun, ordea, ez genuela hesitutako eremura sartzeko baimenik, hori eremu pribatua delako, eta inoren gogoko ez litzatekeen eskuhartzerik gabe bideratu nahi zutela gure protesta, zeina burutzeko eskubide osoa genuen. Hesia aste honetan bertan berritu dute, martxaren berri izan dutenean.

Ohartarazpena kontuan hartuta, Letabideko lepoan, hesitutako eremutik kanpo, burutu dugu ekintza, baina jarrera hori salatu nahi dugu idatzi honen bidez.

Gipuzkoako PNV eta PSE-EEko buruzagiak . Hemen jokoan dagoen Eremu pribatu bakarra zera da . Gipuzkoar gehiengo nabarmenaren osasuna eta ekonomia kaltetu nahi duen eta zuek sutsuki defendatzen duzuen Kasta minoritario Oligarkikoaren interes pribatuak . Oso kontutan eduki hau .

Bukatzeko , Gipuzkoako herritarrei zera adierazi nahi diegu ilusioz eta gogoz . Gure eskaintza eta konbentzimendua antolakuntzan , herri imajinazioan, desobedientzian eta herri borrokan oinarritzen dela.

 Errauste planta , Ez Zubietan ez Inon. Ekin dezagun!

Hernanitik

Hernanitik

Lasartetik

Lasartetik

Usurbiletik

Usurbiletik

Andoainetik eta Zizurkiletik

Andoainetik eta Zizurkiletik

 

 

 

Ulia: herritarraren gozamenerako hiri parke ahalik eta natural eta seguru baten alde

Ulia Jaizkibel itsas babesgunea 2015 uztaila2014ko uztaila data garrantzitsua izan zen Uliako Hiri Parkearentzat, segurtasun-eremu izendatu baitzuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, zeinak ehiza debekatu baitzuen Ehizari buruzko Legea kontuan hartuta, eta bizilagunen elkarteek, mendi-elkarteek, talde ekologistek eta Donostiako eta Pasaiako Udalek eskatuta. Segurtasun-eremuetan, neurri bereziak hartzen dira pertsonen eta beren ondasunen babesa bermatzeko.

Orain, ehiza Federazioa presioa egiten ari da Ulian berriro ehizatu ahal izateko, eta interes pribatuak gizartearen interes orokorrei gailentzeko.

Uliako Plan Berezia

Pasaiako eta Donostiako Udalak Uliako Plan Berezia idazten ari dira Parkean aurreikusitako gizarte eta hirigintza erabilerak antolatzeko. Federazioaren proposamen honek Plan Berezia boikotatu nahi du. Hain zuzen ere, Pasaiako eta Donostiako museoen ordezkariek eta Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko Kultura Sailetako ordezkariek, “Donostia-Ulia-Pasaia, bi badien arteko ibilaldia. Itsasertzeko portu eta museoen arteko ibilbidea” proposamen turistiko berria aurkeztu zuten iaz Pasaiako Abaola Itsas Faktorian.

Ulia eremu periurbanoa da, eta Donostialdeko eta Oarsoaldeko jende asko joaten da bertara, Lapurditik datozen xendazaleak ahaztu gabe. Hamaika ibilbidek, Talaia bideak (Bidarte-Donostia), Itsasertzak, GRek eta PRek eta Santiago Bideak zeharkatzen dute Ulia Parkea. Horrez gain, Uliako Parkean ehiza debekatzeko gizarte-eragileek erabili zituzten argudioak segurtasuna eta Pasaiako Badian erabilera publikoko eremu gutxi egotea izan ziren. Gogora dezagun, Pasaia narriatutako gunea dela, eta biztanle asko dituela. Eta Uliak funtsezko zeregin sozial hori bete behar du, aisialdirako eremu lasaia izan behar du.

Behean izenpetzen dugu gizarte-eragileek ez dugu atzerapausorik onartuko, eta ahalegin guztiak egingo ditugu bertakoen, ikastetxeen, xedazaleen, turisten eta familien elkarbizitza eta segurtasun bermatzeko.

Hori dela eta, Pasaiako eta Donostiako Udalei eta Foru Aldundiari eskatzen diegu Uliako Hiri Parkea defenda dezatela, interes pribatuen presioei amore eman ez diezaietela eta Uliako interes sozialak eta orokorrak babes ditzatela. Eta gizarte-eragileei eskatzen diegu ingurumena eta Ulia defenda dezatela, Donostialdeko eta Oarsoaldeko ondare komuna baita.

 

Ulia, San Pedro, Trintxerpe, Bidebieta Bizilagunen Elkarteak

Club Vasco de Camping, Jaizkibel MT, Itsastarrak, Trintxer, Itsas Mendi

Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, Ekologistak Martxan, Greenpeace, SEO-Birdlife, Ugatza, Haritzalde, Itsas Enara

Uliako Lagunak, Herri Ametsa Ikastola, Asociación Jacobea Irun-Bidasoa JACOBI, Asociación Jacobea Donosti,

 

EGUZKI talde ekologista eta antinuklearrak, martxoaren 6an, igandean, “ULIAN EHIZARIK EZ” ibilaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Goizeko 9tan elkartuko gara Mirakruz Gainan (ARZAK jatetxearen ondoan) edo 10etn goiko lepoan (Gure Ametsa Ikastola aldemenean). Ulia oso ondo ezagutzen duen Jesus Mari Alquezar CVC elkarteko ohorezko presidenteak erakutsiko digu bidea, eta Uliako GEOBIDE erakargarriaren EKIALDEA ezagutuko dugu.