Albistea

  • Artikutzan legez kanpoko ehizaren kontrako neurriak eskatu dizkio Eguzkik Donostiako Udalari

    2016-03-12
    Partekatu - Compartelo

    ehizaNafarroako Foru Poliziak hiru ehiztari salatu ditu gauez, elurretan, 4 x 4 ibilgailu batean eta animaliak itsutzeko argiekin ari zirelako.

    Artikutzan legez kanpo egiten den ehizaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari. Zehatz-mehatz, Nafarroako Foru Poliziak salatutako hiru ehiztariren kontra jotzeko eskatu dio. Izan ere, Foru Poliziak orain dela gutxi atzeman zituen hiru ehiztari hauek, gauez, elurretan, 4 x 4 ibilgailu batean eta animaliak itsutzeko argiekin ari zirela. Gainera, errifle batean, legeak baimendu baino bala gehiago zeramatzaten. Eta hori guztia ehiza egitekoa ez den eta babestuta dagoen barruti batean, hain justu, uraren kalitatea eta, oro har, ingurumena zaintzea duelako helburu nagusi. Are gehiago, helburu horren mesedean, Artikutzan mugatuta dago pertsonak sartzea.

    Artikutza Goizueta bada ere, Donostiako Udala da finkaren jabea, eta, jabea den neurrian, Eguzkik eskatzen dio Foru Poliziaren salaketaren ondoriozko diligentzietan pertsonatzeko.

    Salaketari buruzko xehetasun gehiago irakur daitezke Nafarroako Gobernuak berak argitaratu duen ohar batean: irakurtzeko sakatu hemen

     


    Partekatu - Compartelo