Albistea

  • Andoaingo manifestazioan jende asko bildu zen errauskailuaren aurka

    2016-03-14
    Partekatu - Compartelo

    manifa errauskailua 2016 martxoa 1Andoainen 1000 inguru bildu gera Osasunaren Aldeko Martxan. Ipar Haizeatik pozik daudela adierazi dute, baita  gu ere. Errausgailuaren egitasmoa gelditzeko egin beharko dugun lanean pasutxo bat gehiago baina ez dela ere garbi dugu, hori bai, dagokion bidean. Bide batez, aukera aprobetxatzen dugu denoi lanerako, borrokarako deia egiteko Eguzkin, Herri Plataformetan edo ikusten duzuen lekuan, zeregin ugari dago eta.

    Arratsaldeon eta mila esker guztioi etortzeagatik, herritarroi eta inguruko herrietatik etorri zaretenoi.

    Gaur Osasunaren Martxan, Osasunaren Aldeko Martxan parte hartu dugu guztiok. Gure aldarria, ozen entzutea nahi dugun aldarria Andoain osasuntsu bat nahi dugula da, Andoain, Buruntzaldea eta Gipuzkoa osasuntsua, bai orain eta baita etorkizunean.

    Bai badira batzuk, hori horrela izan ez dadin tematu direnak, ederki tematu ere!

    Begira, Andoainen, ingurumenak eta baita bizi kalitateak ere, eraso gogorrak jasan ditu orain baino lehen ere:

    * Hirurogeita hamargarren eta 80garren hamarkada artean, Bazkardoko harrobi zuloan errauste planta bat eduki genuen martxan. Inork ez daki zein izan ziren hark andoaindarren eta inguruko herrietako biztanleen artean eragin zuen kaltea, inork ez du aztertu eta. Baina dakiguna zera da: harrobian bertan tonaka eta tonaka errauts kutsakor utzi zituela.

    * Laurogeita hamargarren hamarkadan, errausgailu egitasmo berri bat egin zuten eta Andoain, errauskailua eraikitzeko kokagune posibleetako bat izan zen. Deigarri da garai hartan alkate zen PSOE alderdiko Mª Pilar Collantes, errauskailua Andoainen eraikitzearen aurka azaldu zela.

    * 2000. hamarkadan beste errausgailu bat eraikitzeko kokagune bezala aukeratu zuten, egun mintzagai dugun errauskailua Abaloz aranean kokatu nahi izan baitzuen Odon Elorzak, hondakinak erretzeko labea Donostian eraikitzeko hartu zuen konpromezuaz ihes egin nahian edo. Aranaren ezkerraldean Zubieta bada ere, eskubia Andoaingo udalerria da. Azkenean egungo kokagunearen alde egin behar izan zuten izugarrizko desmontea egin behar zen eta.

    * Azkenik, hemen gaude 2016an, berriz ere errauskailua Andoainen ez bada ere, Andoaindik 2 edo 3 kilometrora, Zubietan eraiki nahi dutelako. Badirudi 70. Hamarkadako abiapuntura itzuli garela, ia.

    Beraz, orain agian hobeto ulertuko dute martxa honetan parte hartu ez duen jende askok honen zergatia. Aspertuta gaude gure osasunarekin jokatzeaz, gure osasuna aintzat ez hartzeaz eta ez dakit zein interes politiko naiz ekonomikoren kalte kolaterala izateaz, gure, herritarron osasuna. Ze, entzun duzuenez, medikuek argi utzi duten: errausgailu batetik gertu bizitzeak osasunean kalteak eragite ditu.

    Eta gu, hona etorri garen andoaindarrak eta gipuzkoarrak ez gaude hori ametitzeko prest. Izan ere burua duenak ez du errauskailurik nahi etxe ondoan; bihotza duenak ez du nahi errauskailurik besteenean ere.

    manifa errauskailua 2016 martxoa 2

     

     

     

     

     

    OSASUNAREN ALDE ERRAUSKAILURIK EZ!!


    Partekatu - Compartelo