Albistea

  • Erraustegia: argindarra doan osasunaren truke?

    2016-03-15
    Partekatu - Compartelo

    manifa errauskailua 2016 martxoa 1“Erraustegi alboko herriek konpentsazioa eduki behar dute?”, galdetu du kazetariak. Eta Markel Olano aldun nagusiak erantzun du: “Joko horretan sartuko bagina, onartuko genuke erraustegiak ondorio txarrak dituela. Ez da egia… Errauste-plantarekin iruzur egiten ari zaio gizarteari” (Berria, 2016.03.13).

    Baina zeinek eskatu du konpentsaziorik?, erraustegiaren kontrakoek? Ez, erraustegiaren kontrakoek ez baitute konpentsaziorik osasunaren truke onartzen. Konpentsazioak eskatu dituena Olanoren alderdi bera izan da. Izan ere, EAJk, PPrekin batera, joan den azaroan erraustegiaren aldeko mozio bat aurketztu zuen Lasarte-Orian, eta, besteak beste, hau eskatu zuen: “(que) el Ayuntamiento de Lasarte-Oria negocie con la Diputación y el Ayuntamiento de Donostia el suministro de energía gratuita al municipio”. Erraustegiak ondorio txarrik ez badu, zergatik eskatu konpentsatziorik?

    Bai, gauza batean, behintzat, Olanok arrazoi du: “Errauste-plantarekin iruzur egiten ari zaio gizarteari”. Zeinek, ordea? Aldun nagusiak berak –inolako argumentaziorik gabe, portzierto– erraustegiak ondorio txarrik ez duela esaten duenean?, edo bere alderdiak lasarteoriatarrei erraustegiaren truke argindarra doan “saltzen” dienean?

     

    Eguzki


    Partekatu - Compartelo