Albistea

  • Lasarte-Oriako eta Usurbilgo Intertzeptorea garrantzitsua bada ere, Oriako saneamenduak segida behar du

    2016-03-31
    Partekatu - Compartelo

    intertreptorea 2016 martxoaAZKENEAN lanean hasi omen da Lasarte-Oriako eta Usurbilgo Intertzeptore edo Hartzailea Nagusia, aipatu bi herriotako ur beltzak Loiolako araztegira bideratuko dituena. Atzerapenak atzerapen, albiste bikaina da, dudarik gabe. Dena dela, ez genuke begi-bistatik galdu behar Intertzeptorearekin ez dela inola ere saneamenduaren arazoa bukatzen, oraindik asko direlako alor horretan egiteko dauden proiektuak, bai Orian bertan, baita beste ibai-erreketan ere. Ikus dezagun…

    Intertzeptorea oso lan garrantzitsua da

    Tamainari erreparatuta, Intertzeptorea oso lan garrantzitsua da. Hona hemen datu adierazgarri batzuk: 13.712 metro hodi, lau ponpa-etxe eta hainbat ekaitz-depositu berri Lasarte-Oriako, Usurbilgo, Donostiako eta Hernaniko lurretan eraikiak; ia 26 milioi euroko inbertsioa. Baina, tamaina eta kostua alde batera utzita, Intertzeptorea oso garrantzitsua da batez ere Lasarte-Oriako eta Usurbilgo ur zikinak biltzea eta Loiolako araztegira eramatea ahalbidetzen duelako, behingoz ahalbidetu ere. Kontuan izan behar da orain arte Lasarte- Oriako eta Usurbilgo ur beltzak (18.000 eta 6.000 laguneko herriak, hurrenez hurren) zuzen-zuzenean Oriara joan direla.

    Gehiago irakurtzeko sakatu hemen

     


    Partekatu - Compartelo