Errausketaren inguruan herritar guztiek ikusi beharko luketen bideoa.
Daily Archives: 2016-04-03
Aroztegiako proiektu urbanistikoa gelditzeko eta herri galdeketaren alde apirilaren 23an
![MANIFA2](http://eguzki.org/wp-content/uploads/2016/04/MANIFA2-225x320.jpg)
Parte hartzeko gonbiteaz gain, atxikimendu ere eskatzen dute, berau www.aroztegiaetagerozer.eus sartuaz eman dezakezu.
Egitasmo hau gelditzeko arrazoi nagusiak:
– Urbanistikoak: lur ez-hirigarria erosi dutenak, orain 252 etxebizitza egin nahi dituzte rekalifikazioa tarteko, lur horren balioa 23 aldiz biderkatuz.
– Bizikidetza: Lerkarozek 300 biztanle ditu egun . Egitasmo honek 750 biztanle ekarriko lituzkeela uste da, Lekarozen bizi den kopurua ia hirukoiztuz.
Baztango 15 herriek batuta 7800 dituzte eta etxe hutsen azken zentsoaren arabera (2001ekoa) 780 hutsik (%22a). Egun,babes ofizialeko etxebizitzak libre bihurtzeko bidean daude, saltzen ez direlako.
– Ingurumena: lurraren okupazioa ( etxebizitzak + golf zelaia), uraren premia berriak, paisajistikoak…
– Demokrazia eta partaidetza: informazio gardentasun eza arau izan den egitasmo honen inguruan. Bestalde, Lekarozen herri galdeketa bat egin zuten eta %67 egitasmoaren aurka agerrtu zen.