Garoñaren kontrako Foroak zentrala betirako itxi eta eraistea eskatu du Iberdrolako Akziodunen Batzarraren aurrean

IMG-20160408-WA0010Gaur goizean, Garoñaren Kontrako Foroaren parte diren hainbat eragile sozial, ekologista eta sindikalak Iberdrolako Akziodunen Batzarraren sarreran elkarretaratzea egin dute zentrala betirako itxi eta eraitsi dezatela eskatuz.

Txernobyleko istripu nuklearraren 30. urteurrena betetzen da aurten baita Fukushimaren 5. urteurrena ere. Orain arteko ondorioak tamalgarriak izan dira: 200.000 hildakobaino gehiago, 500.000 desplazatu, malformazioak, 680.000 eurotako galerak… Hala eta guztiz ere Iberdrolak eta Endesak Garoña berriz ere martxan jarri nahi dute, dagoeneko deseginik egon beharko baluke ere (bere jarduera eteteko data 2013ko uztailaren 6an ezarririk zegoen baina PP-k atzera bota zuen). Zentral honek etorkizunerako belaunaldientzako arrisku ikarragarria suposatzen duela gogorarazi nahi du du gizarteak berriz ere, bertako iturri berriztagarriak eskura izanik, onartuko ez dugun arriskua.

IMG-20160408-WA0013

Berriztagarrien aldeko irudi faltsua

Akziodunen Batzarraren 2015eko txosteneko datuen arabera (webgunean eskuragarri), Iberdrolak partizipazioak ditu Estatuko 6 zentral nuklearretan. Iinstalatutako potentziaren % 13 da hori, eta, hala ere, berriztagarrien aldeko irudia zabaldu nahi dute. Izan ere, Bilbo zurikeriaz bete dute azken astean: bizitaxiak, isurpoenik gabeko autobusak, iragarkiak garraio publikoetan eta doako bidaiak tranbian, pedalen bidez eragin beharreko haize-errota txiki bat…Haatik, ezkutatu egiten dute ekoizten duten kWh bakoitzeko, 0,21 kg CO2 eta aktibitate handiko zabor erradiaktiboen 0,31 mg sortzen dituztela. Horrek esan nahi du Euskadiko batez besteko etxe batean Iberdrolaren elektrizitatea kontsumituz gero, 708 kg CO2 eta aktibitate handiko eta iraupen luzeko zabor erradiaktiboen 1,08 g sortzen direla.

Jabetu behar dugu alternatiba iraunkorrak existitzen direna, elektrizitate guztia iturri berriztagarrietatik sortzen duten kooperatibak eta enpresak egon badaudena, kWh bakoiotzeko, 0 g CO2 sortzen dutenak eta hondakin erradiaktiboen beste horrenbeste. Hori dela-eta, gero eta jende gehiago ari da Iberdrolatik eta erregai fosilak kontsumitzen eta hondakin nuklearrak sortzen dituzten konpainietatik deskonektatzen. Iberdrolak, berdea delakoan, bere burua zuritu nahi izan arren eta denok engainatu nahi izan arren, gero eta gehiago gara bere energia kutsatzaileari eta berriztagaitzari bizkar ematen diogunak.

GAROÑAREN KONTRAKO BIZKAIKO FOROA

Argazkiak ikusi hemen https://drive.google.com/open?id=0ByOm9EsnRurNRTFDY3ZLTEREVDQ

Garoñarekin moztu !

ZZZZZ

Datorren 14an, osteguna ,hitzaldia emango dugu argindarraren faktura irakurtzen ikasteko eta energia berriztagarrien kooperatibak zer diren azaltzeko.

 

Jendeak bere etxeko faktura ekartzen badu, ze potentzia daukan kontratatuta ikusiko dugu, eta potentzia jaitsi ahal duen azalduko diogu, horrela dirua aurrezteko.

 

Hitzaldia Ondarroan izango da arratsaldeko 6,30etan, eraskusketa aretoan.

 

IBERDROLAri boikot. GAROÑA itxi orain.