Leitzaran ibaiaren jeitsiera: ibai bizi baten alde
2016-05-01
Partekatu - Compartelo
Olazarretik jaitsierako partaideak errekara sartzen
Gaur Leitzaran ibaiaren jaitsiera ospatu dugu, jai giroa eta aldarrikapena batuz, urtero egin ohi dugun bezala.
“Leitzaran bizi baten alde” lelopean, gizarteari nahiz instituzioei honako mezua luzatu nahi diogu: Leitzaranen legezko babesa egungo forman ez da nahikoa bere kontserbaziorako, benetako babes batera jo behar dugu.
Leitzaran ibaia 1995ean izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Biotopo Babestu, benetan izan behar zuenaren suzedaneo bat besterik ez dena (Leitzarango autobiaren inguruko akordioen arabera Parke Natural izendatu behar baitzen), EBeko Natura 2000 Sarearen barruan dago, zeinaren ondorioz 2012an KBG (kontserbazio Bereziko Gunea), biak ala biak egungo babes mailaren adierazle nagusi gisa.
Praktikan, egunerokotasunean, babes hori ez dago hain argi edo ez da hain erreala. Izan ere, lehen unetik hasi ziren babeserako oinarrizko gaiak ez betetzen edo huts egiten. Adibidez, Biotopo izendapenetik eratortzen da:
– Egungo habitat edo/eta bioaniztasuna mantentzen edo hobetzeko helburuak zehazteko eta aurrera eramaten lagunduko duen urtez-urteko plangintza. EZ DAGO.
– Kudeaketa egin ahal izateko antolakunde bat, patronatua deitu ohi zaiona, EZ DAGO.
– Leitzarango bide nagusia ibilgailuei ixteko bezalako neurri zehatzak, zeina Biotopo izendepanean bertan datorren (gogora dezagun, 1995eko da), ez da indarrean jarri 2011 arte. INDARREAN 16 URTE BERANDUAGO!
KBG izendapenari dagokionean berriz, honek lau urterako plangintza eta aurrekontu batez osatuta egon beharko luke baina ez da horrela. EZ DAGO EZ PLANGINTZA EZTA AURRENKONTU ZEHATZIK LEITZARAN KBGrako , ZEINA NAHITAEZKOA DEN.
Pausotxoak ematen ari dira, Erreka arrain haztegiaren (Andoain)eraispena, Usabelartza zohikaztegiaren hobekuntza, Inturiako presaren desagertzea, errunlekuak sortzea… Denak egitasmo bakan eta leku zehatzetara zuzenduak dira eta EB-k emandako laguntzengatik ez balitz (LIFE egitasmoak), ez zirela aurrera eramango ziur gaude (Inturiako presarena izan ezik, duela hiru urte hasi zen eta). Leitzaran KBG-an EZ DAGO EZ PLANGINTZARIK EZTA IKUSPEGI OROKORRIK ERE.
Bukatzeko, Leitzarango beheko aldean egoera are okerragoa dela adierazi nahi dugu. KBGa bukatzen den lekutik Orian hiltzen deneraino, kudeaketa are desastreagoa da. Egoeraren adierazle garbiena UR BELTZAK zuzenean Leitzaranera isurtzen jarraitzen dela izan daiteke eta hauen UBIDERATZE ETA ARAZKETAK DATARIK ERE EZ DUELARIK. Zati honetan baia babestuta ez badago ere, konektibitatea mantendu nahi badugu, uraren kalitateak ere arrazoizkoa izan behar du.
EGUZKI, TALDE EKOLOGISTA ETA ANTINUKLEARRA Andoainen 2016ko apirilaren 30ean.
Santa Krutzeko zubi aurrean, jaitsieraren amaiera puntuan