Mercadonaren betelanerako emandako udal baimena, ilegala da!
2016-05-23
Partekatu - Compartelo
Aurreko maiatzaren 12an ekologista talde sinatzaileek medioen aurrean “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo baimenik gabe eta legearen kontra, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu genituen, bertako hango garrantzi handiko balioak kaltetuz.
Baimenik gabeko obrak, 150.000m3 tako harri betelana, zeru irekian etenik gabe egindako harrien transformazio eta txikitzea (harrobi bat bezala), mendi pisten irekiera interesdun zuhaitz zonaldeak suntsituz, nola ibaibide eta biodibertsitateari eragindako kalteak, udaletxean apirilaren 6tik behin eta berriro salaturik izan dira instituzio honek inolako zigor edo etenaldirik ebatzi gabe ingurumenaren eguneroko degradazioa baimenduz, egun gunea guztiz suntsitu dutelarik.
Gure aurreko salaketa publikoaren ostean, non udaletxeak hilabete bat baino gehiagoren luzaroan babesturiko ilegaltasunak agerian jarri genituen, hirigintzako zinegotzia (aurretik eginiko salaketak zuzendutako pertsona bera) “Eusko Jaurlaritzaren baimen bat zegoela” eta “ongikusia ematen zuen informe tekniko bat zegoela “ deklaratzera bizkortu zen.
Honen aurrean salatu nahi dugu: adierazpen horiek faltsuak direla eta hiritarren aurrean egia ezkutatzen zutela: alde batetik obra horiek baimentzeko administrazio aginpedun bakarra udaletxea da eta bestetik, delako udal txosten teknikoa ez zen existitzen adierazpen horiek egin zirenean, bere data geroagokoa baita.
Donostiako udaletxea sustatzaile pribatu batzuen interes ekonomikoen alde ezarri da interes orokorraren defentsan egiteari utzi dionean hiritar salaketak ez entzunarena eginez, eta zigorrik ezarri gabe salatutako jarduketa ilegalen konplize izateak ekarritako istilua dela eta,
astelehen honetan bertan betelanarako baimena emateko ebazpena atera du korrika eta presaka.
Berriro ere baimen hau guztiz ilegala eta arbitrarioa dela salatzen dugu, eta horren aurka berrikusteko errekurtsoak jarri ditugu, legearen kontrakoa izanagatik.
Udaletxetik ez da salaturiko beste jardueren inguruan geldiarazteko ebazpenik eman ezta espedienerik ireki, aste honetan bertan baimenik gabeko harri txikiketa jarduera ilegala jarraitu duelarik.
Legalitatearen urraketa nabarmen eta itzel honek suposatzen duen babesaren bila, gertatutakoak Ararteko, Fiskaltza, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren ezagueran jarri egin ditugu.
Talde ekologistek erantzukizunak egon daitezen, emandako jarduketetan deliturik dagoen aztertu dadin. Era berean suntsitutako elementu natural guztien lehengoratzea eskatzen dugu eta bere sortarazleak ereduzko isun bat jaso dezaten ingurumenerako ondorio larriak izan dituzten salatutako gertakari guztiengatik.
Udaletxeak interes orokorraren eta ingurumenaren kaltean sustatzaile hauen interés pribatuei mesede egin diela uste dugu, eta Ramosen zinegotzigoa esfortzu handia da egiten obra hau gera ez dadin: zergatik?
Sinistuta gaude Belartza-2 izeneko industrial poligono berri baten aprobazioari begira ari direla, sustatzaile berdinen bitartez eta legetik kanpo ingurumen txikizioa egiten utzi dieten leku berean.
Gipuzkoako ekologistak proiektu honen aurkan blokean ezartzen gara eta honen guztiaren inguruan hurrengo prentsaurreko batean emango ditugu azalpenak orain arte legez kontrako egindakoan salatu ditugun bezala.