Albistea

  • Mercadonaren betelanerako emandako udal baimena, ilegala da!

    2016-05-23
    Partekatu - Compartelo

    Belartza harrobia 2 harria txikitzenAurreko maiatzaren 12an ekologista talde sinatzaileek medioen aurrean “Añ-13.2 Cantera” (Mercadona) delako proiektuaren obra-eremutik kanpo baimenik gabe eta legearen kontra, egiten ari diren lanak eta jarduerak salatu genituen, bertako  hango garrantzi handiko balioak kaltetuz.

    Baimenik gabeko obrak,  150.000m3 tako harri betelana,  zeru irekian etenik gabe egindako harrien  transformazio eta txikitzea (harrobi bat bezala), mendi pisten irekiera interesdun zuhaitz zonaldeak suntsituz, nola  ibaibide eta biodibertsitateari eragindako  kalteak,  udaletxean apirilaren 6tik  behin eta berriro salaturik izan dira instituzio honek inolako zigor edo etenaldirik ebatzi gabe ingurumenaren eguneroko degradazioa baimenduz, egun  gunea guztiz suntsitu dutelarik.

    Gure aurreko salaketa publikoaren ostean, non udaletxeak hilabete bat baino gehiagoren luzaroan  babesturiko ilegaltasunak agerian jarri genituen, hirigintzako zinegotzia (aurretik eginiko salaketak zuzendutako pertsona bera) “Eusko Jaurlaritzaren  baimen bat zegoela” eta “ongikusia ematen zuen  informe tekniko bat zegoela “ deklaratzera bizkortu zen.

    Honen aurrean salatu nahi dugu: adierazpen horiek faltsuak direla eta hiritarren aurrean  egia ezkutatzen zutela: alde batetik obra horiek baimentzeko administrazio aginpedun bakarra udaletxea da eta bestetik, delako  udal txosten teknikoa ez zen existitzen  adierazpen horiek egin zirenean, bere data geroagokoa baita.

    Donostiako udaletxea  sustatzaile pribatu batzuen interes ekonomikoen alde ezarri da  interes orokorraren defentsan egiteari utzi dionean hiritar salaketak ez entzunarena eginez, eta    zigorrik ezarri  gabe  salatutako jarduketa ilegalen konplize izateak ekarritako istilua dela eta,

    astelehen honetan bertan  betelanarako baimena emateko ebazpena atera du  korrika eta presaka.

    Berriro ere  baimen hau guztiz ilegala eta arbitrarioa dela salatzen dugu, eta horren aurka  berrikusteko  errekurtsoak  jarri ditugu, legearen kontrakoa izanagatik.

    Udaletxetik ez da  salaturiko beste jardueren inguruan geldiarazteko ebazpenik eman ezta espedienerik ireki, aste honetan bertan baimenik gabeko harri txikiketa jarduera ilegala jarraitu duelarik.

    Legalitatearen urraketa  nabarmen  eta itzel honek suposatzen duen  babesaren  bila, gertatutakoak  Ararteko, Fiskaltza, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren ezagueran jarri egin ditugu.

    Talde ekologistek  erantzukizunak egon daitezen, emandako jarduketetan deliturik dagoen aztertu dadin. Era berean suntsitutako elementu natural guztien lehengoratzea  eskatzen dugu eta bere sortarazleak ereduzko isun bat jaso dezaten  ingurumenerako ondorio larriak izan dituzten salatutako gertakari guztiengatik.

    Udaletxeak  interes orokorraren eta ingurumenaren   kaltean sustatzaile hauen interés pribatuei mesede egin diela uste dugu, eta Ramosen zinegotzigoa  esfortzu handia da egiten obra hau gera ez dadin: zergatik?

    Sinistuta gaude Belartza-2  izeneko  industrial  poligono  berri baten  aprobazioari begira ari direla,  sustatzaile berdinen bitartez eta legetik  kanpo ingurumen txikizioa egiten utzi dieten leku berean.

    Gipuzkoako ekologistak   proiektu honen aurkan blokean ezartzen gara eta honen guztiaren inguruan  hurrengo prentsaurreko batean emango ditugu azalpenak orain arte legez kontrako  egindakoan salatu ditugun bezala.

    Donostian, 2016ko maiatzak 19

    Belartza harrobia 4 betelanaren ondorioak


    Partekatu - Compartelo