Irudian sakatu hobeto ikusteko ondo ikusten ez bada.
Igandean zita garrantsitsua dugu gipuzkoarrok, osasunaren alde eta errausketaren aurkako Giza Katea .
Goizeko 11’30etan Onkologikoa eta Diputazioa lotuko ditugu giza katearen bitartez, ez galdu aukera errausketaren inposizioari ezetz esateko.
Garestia delako, beharrezkoa ez delako, osasuna arriskuan jartzen duelako,inork ez duelako nahi bere herrian, birziklapena “frenatzen” duelako, zabortegiak behar dituelako, gure airea zabortegia bihurtzen duelako eta azkenik, prozesu guztia inposaketaren bitartez eramaten ari direlako.