Albistea

  • Erraustegiaren kontrako giza kate erraldoia

    2016-06-01
    Partekatu - Compartelo

    IMG-20160529-WA000110000 lagun inguruk parte hartu dugu gaur Donostian inoiz egin den giza kate jendetsuenean .
    Elkarri lotuta milaka eskuz osatutako giza kateak Onkologikoa eta Aldundia elkartu ditu, EAJ-PSOEri ozen aldarrikatuz ez dezatela gure osasuna arriskuan jarri, ez gaitzatela bizi osorako hipotekatu ez ikuspegi ekonomikotik ezta osasunari dagokionean  ere, ez ditzatela baliozko baliabideak erre, laburbilduz, ez ditzatela beraien interes ekonomiko-politikoak herritarren gogoaren gainetik ezarri eta gipuzkoarron nahiaren inguruan zalantza izpirik badute, galde diezagutela.
    IMG-20160529-WA0004
    Olano eta Asensiok ezin dute entzungorrarena egin  eta zentzuz aztertuz gero, gaur Donostian egin den giza kate jendetsuak errauskailuaren alde aurrera daramaten kudeaketa ilun eta ezartzailea erabat ezeztatzen duela ikusi behar dute.
    Errealitateari ezin diote bizkarra eman beraien bulego eta lubaki “informatiboetan” ezkutatuz, herriari entzun!

    Bideoaren esteka:


    Partekatu - Compartelo