Albistea

  • Eguzkik eskatzen du Turismo Mahaiak kontuan hartzeko jarduerak ingurumenean izan dezakeen eragina

    2016-06-20
    Partekatu - Compartelo

    turismo-sostenible-power-point-1-638Eguzkik Turismo Mahaiaren inguruko idatzi bat bidali dio Foru Aldundiari. Horren bidez, ekologistok gure harridura azaltzen dugu Turismo Mahaiaren eginkizunen artean ez dagoelako jarduerak ingurumenean izan dezakeen eragina eta berau leuntzeko moduak aztertzea. Are gehiago, Mahaia osatzen duten 28 kideetatik bakar bat ere ez dute izendatu ingurumen-ikuspegiaren ordezkari gisa. Eta ikuspegi hori oinarri-oinarrizkoa da, are gehiago Gipuzkoa oso txikia dela kontuan izanik. Izan ere, bisitari kopuruak gora egiteak ondorioak ditu nahitaez garraioan, hondakinetan, naturguneetan eta, oro har, ingurumenean.

    Halaber, Eguzkik adierazgarritzat jotzen du Turismo Mahaia sortu eta berehala bildu izana; Bioaniztasun Mahaia, aldiz, 1915ean sortu zenetik ez da behin ere bildu, nahiz eta biltzeko eskaerak behin baino gehiagotan egin diren.

    Gauzak horrela, Eguzkik Foru Aldundiari eskatu dio Turismo Mahaiaren dekretua aldatzeko, bere eginkizunen artean jarduerak ingurumenean izan dezakeen eragina aztertzea ere kontuan izan dezan eta Mahaiaren osaeran ingurumen-ikuspuntua ordezkatu dezaketen pertsonak izendatzea ere kontuan izan dezan.

    Bide batez, Eguzkik berriz ere eskatzen du Bioaniztasun Mahaiaren bilera.


    Partekatu - Compartelo