Turismoa
-
Turistifikazioaren aurkako manifestazioa, igandean, Donostian
2024-10-24Berogeita hamar talde baino gehiagok, tartean Eguzki, bat egin dugu desazkunde turistikoa eskatzeko igandean, BiziLagunEkinek deituta, Donostian egingo den manifestazioarekin. Manifestazioak biribilduko du Turistifikazioaren Aurkako Urria deitutako ekimena. Izan ere, gehiehizko turistifikazioaren gaineko gogoeta sustatzeko hainbat ekintza egin dira, gaiari umoretik, eztabaidatik edo aldarrikapenetik helgu diotenak.
-
Milaka lagun manifestatu gara Gernikan Urdaibaiko Guggenheimen kontra
2024-10-20Milaka lagun manifestatu gara gaur arratsaldean Gernikan Udaibain egin nahi duten Guggenheim proiektuaren aurka. Irudiak berez mintzo dira. Hemen manifestazioaren bukaera-ekitaldian irakurritako GUGGENHEIM URDAIBAI STOP MANIFESTUA osorik irakur dezakezu.
-
Guggenheim Urdaibai STOP plataformaren deia larunbatean Gernikako manifestazioan parte hartzeko
2024-10-15GUGGENHEIM URDAIBAI STOP plataformak dei egiten die aurten berriro ere Busturialdeko herritarrei, baita eskualdea maite duten guztiei ere, larunbatean, urriak 19, Gernikako Pasealekutik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
-
Guggenheim Udaibai STOP!, Barakaldon ere bai
2024-10-07Ostiralean, hilak 11, Urdaibaiko Guggenheim proiektua zertan den ezagutzeko aukera bikaina, zuzen-zuzenean Guggenheim Udaibai STOP! plataformaren kideen ahotik, gainera. Begi-bistatik galdu gabe urriaren 19an proiektu honen aurkako manifa deituta dagoela Gernikan. Itxura guztien arabera, mobilizazio gogoangarria izango da.
-
Antondegi Berdeak pozik hartu du Antondegiko olatu artifizialaren proiektua bertan behera geratu izana eta muinoaren babesa
2024-05-31Donostiako Udalak iragarri berri duenean Antondegin ez dela olatu artifizialen proiektua egingo eta muinoa eremu urbanizaezintzat joko duela bere balio naturalengatik eta korridore ekologiko gisa betetzen duen funtzioagatik, oso positibotzat jo du erabakia Antondegi Berdeak. Eta sorrerako helburuak lortuta, kolektiboak bere bizi-zikloa ixten duela iragartzen du, bere ibilbidearen balorazio oso positiboa eginez, eta kolektiboaren inguruan hainbeste jendek egindako lan altruista eskertuz eta txalotuz.
-
Erantzun zabala lortu du Donostia Defendatuzek
2024-05-26Erantzun ederra izan du Donostia Defendatuz koordinadorak gaur eguerdirako egindako manifestazio-deialdiak. Giroan zeuden alkateak aste honetan bertan egin dituen adierazpenak. Batetik, DDko kide den STOP Desahuciosi ia-ia etxebizitza-arazoaren erantzule izatea leporatu dio, plataformak, DVko lursailetan babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraiki behar direla iritzita, proiektuari helegite bat jarri diolako. Bestetik, Eneko Goiak aprobetxatu du deskalifikatzeko udal gobernuaren hainbat proiektuarekin bat ez datozen mugimenduak, guztiak edo ia guztiak Donostia Defendatuzen partaide direnak.
-
“Donostia ez dago salgai!” manifestazioa, igandean
2024-05-21Donostia Defendatuz koordinadorak datorren igandean, hilak 26, “Donostia ez dago salgai!” lemapeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Hitzordua Easo plazan izango da, 12:00etan. Manifestu osoa zein manifestuarekin bat egiten dugun elkarte eta talde guztien izenak hemen ikus ditzakezu: Eguzkik, manifestuaren sinatzaileetako bat izanik, dei egiten du espresuki igandeko manifestazioan parte hartzera.
-
Leitzaranen jeitsiera berri bat bailararen antolamendua aldarrikapenaren ardatz hartuta.
2024-05-02Leitzaran ibaiaren jeitsiera berri bat egin dugu, Andoaingo Santa Krutz jaien barruan. 30 bat pertsonak parte hartu dute bertan eta hainbat aldarrikapen izan dira gogoan: turistifikazioa, hondakinetatik ibaia babestu beharra, Natur Parke izendapena… Baina aurten batez ere Leitzaranen batzen diren jarduera eta erabileren antolaketa eskatu nahi izan dugu, bereziki Leitzarango sarrera Lizarkolako (Galgo paper fabrika) gunera mugitu dadin aldarrikatuz.
-
Turismofobia gogoan al duzue?
2024-04-29Etxenbizitza turistikoen arazoa umorez salatzen duen horma-irudi honek, edo, hobeto esan, hau bezalako batek, oihartzun harrigarria lortu zuen orain dela urte batzuk, zehatz-mehatz, 2017an. Izan ere, La Vanguardia-n eta beste hedabide batzuetan erabili zuten, Donostian (baita Bartzelonan ere) piztu omen zen “turismofobia nazionalistari” buruzko informazioak ilustratzeko. Masifikazio turistikoa sortzen ari zen gero eta ezinegon handiagoa herritarren elkarrizketa pribatuetatik plazara ateratzen hasi zen, eta batzuek erabaki zuten hura lehenbailehen isildu beharra zegoela. Horretarako, “turismofobia nazionalista”, “turismofobia erradikala” edo biak ala biak erabili zituzten, norberaren interesen arabera. Zazpi urte geroago, “turismofobia-agerraldi” hura gogoan al dugu?
-
Bulebarra HERRITARRON PLAZA bihurtuta, kanpaina berri bati ekingo dio larunbatean Donostia Defendatuz-ek
2024-04-24Donostia Defentatuz koordinadorak gaur goizean eskainitako prentsaurreko baten bidez jakinarazi du larunbatean, hilak 27, Bulebarra HERRITARRON PLAZA bihurtuko duela. Izan ere, bertan, egun osoko egitarau mamitsua antolatu dute. Larunbateko ekimena maiatzaren 26an manifestazio batekin burutuko den kanpaina berri baten hasiera izango da. Manifestazio horren lema DONOSTIA DEFENTATUZ: HIRI BIZIGARRIAREN ALDE! Izango da. Manifestazioak badu orain dela urtebete egin zen aurrekari arrakastasu bat.
-
Santa Klara uhartearen esplotazio turistikoari ez! Uhartea naturarentzat eta bere habientzat!
2024-03-22Udaberria ate joka dabil eta Santa Klara uharteko itsas hegaztiak habiak egiteko prestatzen ari dira. Hala ere, udaberriarekin batera, Donostiako makinaria turistikoa ere martxan jartzen da. Beste behin, Udalak hartu zituen konpromisoak urratuz, Santa Klara uhartea eta Hondalea Aste Santuan bisitatu ahal izango dira. Berriz ere, hiriko baliabide naturalak eta kulturalak sektore turistikoaren interes pribatuen esku jartzen dira.
-
Guggenheim berri bat Urdaibain eraikitzeko azpijokoak salatu dituzte
2024-03-12Astilleros de Muruetatik ontzi bat uretaratu dute gaur. Enpresak egun okupatzen duen gunean bertan eraiki nahi dute Urdaibaiko Guggenheimaren bi egoitzetako bat. Hori dela eta, Guggenheim Urdaibai STOP plataformak, hainbat talde ekologistarekin batera, azpijoko batzuk salatzeko prentsaurrekoa eskaini du. Esan gabe doa Eguzki ere bat datorrela salatutakoarekin. Hona hemen prentsaurrekoren edukia.
-
Zain ditzagun gure buruak, zain dezagun Busturialdea
2024-01-24Burubiko Urdaibaiko Guggenheim horren lanak “bai ala bai” aurton hasiko zirela sinestarazi nahi izan digu Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak, hain zuzen ere haren kideak diren hedabideetan behin eta berriro argitaratu dituzten diru publikoekin finantzatutako publi-erreportajeen bidez. Eta hara non, orain, hedabide horiexek dira berria dakartenak. “Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak, non amerikar Fundazioak eta bertoko erakundeek parte hartzen duten, bi urteko hausnarketa egingo du, aurten eta 2025ean, Urdaibaiko handitze proiektuarekin aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen honetan aurreratu duenez”.
-
Turistifikazioari STOP! lemapeko manifestazioa antolatu du igandean, Donostian, Bizilagunekin plataformak
2023-10-18Bizilagunekin plataformak manifestazioa deitu du datorren igandean, 12etan Alderdi Ederretik abiatuta, Turistifikazioaren Aurkako Urrian antolatutako ekintzen artean. Mobilizazio honen helburua da Donostiaren gehiegizko turistifikazioari stop esan eta desazkunde turistikoaren beharra aldarrikatzea. Era guztietako ia 30 elkarte eta taldek babesa eman diote manifestazioari. Horietako bat da Eguzki, eta espresuki animatu nahi zaitugu parte hartzera.
-
Guggenheimen go home! Urdaibai utzi bakean!
2023-06-15Ekainaren 13an, EGUZKI Gernikan izan zen, beste talde askorekin batera, Guggenheim Urdaibai Stop herri-plataformaren aurkezpenean, Urdaibaiko museoaren proiektuaren aurka.
Ekitaldian hainbat irregulartasun eta informazio falta salatu zen. Sinadurak biltzeko kanpaina herrikoia iragarri zen.
EGUZKIk gure hondar ale txikia jarriko du basati hau Urdaibaiko Biosfera Erreserban eraiki ez dadin.
Hemen duzu HITZAk argitaratu duen laburpen ona.