Albistea

  • Eguzkik salatu du arrainak hilik agertu direla berriro Mijoa errekan

    2016-07-25
    Partekatu - Compartelo

    2017-7-20. Arrainak hildak MijoanAste honetan, zehatz-mehatz asteazkenean, hilak 20, dozenaka arrain hilik agertu da Mutrikuko Mijoa errekan. Saturrarango hondartzara isurtzen du Mijoak.

    Erreka zeharo zikina dago. Biziberritze-zantzuak agertu bezain pronto, isurketa berri batek fauna guztia akabatzen du. Egia esan, ez dago zertan isurketa berri zital jakin bat izan. Izan ere, egoera hain da kaxkarra ezen arrainak astelehen eta asteartean pairatu genuen beroaren ondorio ere hil zitezkeen. Baina, esan bezala, egoera den bezalakoa delako.

    Ia urtero, uda ailegatzen denean, horrelakoak gertatzen dira, madarikazio bat balitz bezala. 2013an, Saturrarango hondartzan eragin nabarmena izan zuten bi isurketa segidan gertatu ziren. Orduko hartan, Foru Aldundiak Mijoa industriaguneko hainbat kontserba-fabrikek kudeatzen duten araztegia eta behitegi bat espedientatu zituen.

    Saneamenduak urtetako atzerapena pilatzen jarraitzen du

    Baina aste honetan gertatutakoa azaro orokorrago batean kokatu behar da. Arazo hori da Mijoa errekako saneamendu-proiektua gero eta atzerapen handiagoa pilatzen ari dela. Atera kontuak: 2007an, erakundeek 2011 bitartean Gipuzkoako hainbat lan hidrauliko aurrera eramateko hitzarmen bat sinatu zuten, eta Mijoako saneamendua lan horietatik bat zen. Orduan 3 milioi euroko aurrekontua zuen. 2016an gaude, ordea, eta proiektua ez da gauzatu. Plan Hidrologiko berriak, joan den urtarrilean onartutakoak, berriro aurreikusten du proiektua gauzatzea, oraingoan 2016 eta 2021 urte bitarteko epean eta 3,6 milioi euroko aurrekontuarekin. Baina obrak hasteko datarik ez dago, noski, funtsean zati handiena Eusko Jaurlaritzak ordaindu behar duelako, eta orain arte ez duelako Mijoako arazoa konpontzeko dirurik ipini.

     

    Halako kasuetan beti krisiaren edo/eta diru faltaren aitzakia jartzen bada ere, guk garbi daukagu diru falta baina gehiago lehentasun kontua dela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzan lan hidraulikoen arduradun den sailak, Ingurumen eta Lurralde Politikak urte honetan inbertsiorako duen aurrekontuaren %72a AHTa eraikitzeko bideratu du, gero ezinezko egiten da beste %28arekin egiteke dauden lanei aurre egitea, Garraio, Ingurumena eta Lurralde Antolaketa biltzen dituen sail batean.

    img-20160721-wa0009

    Koipea Artibain eta Ondarroako portuan

    Mijoakoa ez da Eguzkik aste honetan detektatu duen horrelako kasu bakarra, koipea agertu baita Artibain, Ondarroa inguruan eta portuan ere (barkuak isuritakoa). Kontuan izan behar dugu, Mijoa eta Portua sarrerak bat egiten dutela Artibai ibaiaren itsasadarrean eta itsasadar horren eskumaldean kokatzen dela Saturrarango hondartza.

    Bada garaia Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak, Konsortzioak gai hau konponbidean jartzeko!

    Erreka, portu eta hondartza garbiak nahi ditugu!

    img-20160721-wa0010

     


    Partekatu - Compartelo