Albistea

  • Larunbatean Donostian, manifestazio antitaurino garrantzitsua

    2016-08-05
    Partekatu - Compartelo

    13886986_1324738364221142_8221140839902248407_nDonostia Antitaurinoa Orain plataformak urtero Aste Nagusiaren testuinguruan antolatu ohi duen manifestazioa aurten abuztuaren 13an izango da, datorren larunbatean, alegia. Arratsaldeko 6etan abiatuko da Bulebarretik.

    EGUZKIk bat egiten du manifestazio honekin eta espresuki deitzen dizu bertan parte hartzera.

    Kontuan izan aurtengo manifestazioa garrantzitsua izango dela. Taurinoek Aste Nagusi honetan artilleria guztia aterako dute, datorren otsailerako iragarrita dagoen herri-galdeketari begira. Guk ere tamainan erantzun beharko genuke. Izan ere, neurri handi batean, behintzat, gure esku dago aurtengoa Donostian egiten den azken zezen-sarraskia izatea.

    Pasa deialdia lagunei.

    Esteka honetan Illunben egiten diren sarraskien irudiak ikusi ditzakezu:

     


    Partekatu - Compartelo