Albistea

  • Bilboko Aste Nagusian ere zezenketen kontra

    2016-08-22
    Partekatu - Compartelo

    CASTELLANOEFINITIVOAbuztuaren 27ak, Aste Nagusiko asken larunbatak, Bilboko zezenketen bukaera ezarri behar du.

    20 urtez animalien torturarik gabeko hiria eskatu dugu. Benetako herri-jaiak edukitzeko, eta guztiok gozatu ahal izateko, gure hiriak ezin du 54 zezenen odola isuri.

    Urte asko igaro dira gure lehenengo manifestazioa antolatu zenetik, eta ordutik aurrera, gizarteak aurrera egin du animalien alde. Zezenketen aurkako mugimendua zabaldu egin da bereziki herritaren sentiberatasunagatik; izan ere, ez daude ekintza bortitz honen alde, zeinak hemengoak eta kanpokoak lotsatzen dituen eta diru laguntza publikoekin mantentzen den.

    Egunero gero eta herri gehiagok debekatzen dituzte zezen-ikuskizunak, eta horietako bat Bilbo izan behar da.

    Abuztuaren 27an, arratsaldeko 5etan, zezen-plazaren aurrean bilduko gara, Zuhaitz edo Ametzola deituriko plazan. Bertan kontzentrazioa gauzatuko dugu zezen-plazako ateak itxi eta ikuskizun lotsagarria hasi arte. Kontzentrazioa manifestazio bilakatuko da, hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuz, Moyua plazara iritsi arte. Bertan, Bilboko aurtengo zezenketen biktimei omenaldia egingo zaie, eta Gran Via-tik jarraituko dugu.

    20.urteurren goibelhau dela eta, animalien aldeko hainbat elkarte sozial eta politiko atxikitzen dira, “Bilbo: zezenketen aurkako hiria” aldarrikapenari.

    Ostegunean, “Irakurtzea kultura da”

    Horrez gain, Aste Nagusia herritarrei “irakurtzea Kultura da” deituriko jardunaldira gonbidatuko zaie. Jardunaldi hori abuztuaren 25ean burutuko da, Concha Jenerala kalean zehar.


    Partekatu - Compartelo