zezenketak
-
Illunbeko “faena” onena saritzeari uzteko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari (*)
2024-05-06Illunbeko zezenketetan eginiko “faena” onenari Urrezko Maskorra emateari uzteko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari, Kultura Ministerioak Tauromakiako Sari Nazionala emateari utziko dion bezala. Eskaera dela eta, sariarekin deslotu egin dela iragarri du Udalak, Pozten gara, noski. Orain azken urratsa egitea baino ez da falta: zezenketak udal-instalazioak ez uztea.
-
Zezenketen kontrako manifestazio jendetsua Donostiako Aste Nagusiaren atarian
2023-08-12Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak antolatutako manifestazio batek zeharkatu ditu gaur arratsaldean Donostiako kaleak Aste Nagusiaren atarian. Honako bideo hauetan mobilizazioa oso ondo islatuta dago.
-
Donostiako alkatea edo Tancredo jauna Illunben
2023-08-10Artikulu honen bidez, Eguzkik bat egiten du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak larunbatean, hilak 12, arratsaldeko 6etan, Donostiako Aste Nagusiko zezenketak salatzeko antolatu duen manifestazioarekin. Bulebarretik abiatuko da.
-
Zezenketen kontrako manifestazioa Donostian, Aste Nagusiaren atarian
2023-08-04Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak prentsaurreko bat eskaini du gaur Donostiako Udaletxean, Aste Nagusiaren atarian egingo duen manifestazioaren berri emateko. Manifestazioa abuztuaren 12an izango da, 18:00etan, Bulebarrean. Eguzki manifestazio-deialdiarekin bat dator, noski, eta parte hartzera espresuki animatzen zaituzte.
-
Donostiako Udalak Illunbeko zezenketetak laguntzen jarraitzen du
2023-03-22Cristina Lagé Turismoko zinegotzi ordezkariak Roca Rey toreatzaileari sari bat eman dio aste honetan, iazko Aste Nagusian Illunben faenarik onena egin omen zuelako. Eguzkik beti salatu du Donostiako Udalak Illunbeko zezenketen sustatzaileei ematen dien laguntza EZINBESTEKOA. Azken urteotan, Udalak, auzi honetan duen erantzukizun zuzena ezkutatu nahian, zera argudiatu du, zezenketak jarduera pribatua direla eta berak ez duela jarduera horretan inolako erantzukizunik. Baina horrela balitz, Turismo zinegotziak zergatik eman beharko luke sari bat? Udalaren egitekoa al da pertsona bat saritzea zezenak hiltzeagatik espektakulu bihurtuta?
-
Illunbeko zezenketen antolatzaileek ezkutatu nahi dituzten irudiak
2022-08-17Igandean egin zen Illunben Donostiako Aste Nagusiko hiru zezenketetako bat. Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortaren lankidetzan, zezenketa horretan gertatutakoa filtrorik gabe dokumentatzea lortu zuen bideo baten bidez. Bideo hori ezabatu egin du youtubek, eduki bortitzegia dela iritzita. Eta egia da, oso bortitza da, baina, hala ere, zezenketa baten bortizkeriaren isla apala baino ez da.
-
Oihu ozena Donostiako Aste Nagusian: zezenketarik ez!
2022-08-13Zer moduz gaur Donostian zezenketen kontra egin den mania? Jendetsua eta intentsoa. Baina hona hemen irudi batzuk, zuk euk juzgatzeko. Baita mani bukaeran Gipuzkoako Plataforma Antitaurinaren izenean irakurritako testua ere. Adi buekaera aldera, bihar igandean eta etzi astelehenean, 17:00etan, Illunben bertan egingo diren elkarrateratzeen berri ematen baita.
-
Babes zabala larunbatean Donostian zezenketen kontra egingo den manifestazioari
2022-08-10Larunbatean, abuztuaren 13an, 18:00etan, Donostiako Bulebarretik Aste Nagusiko zezenketen kontra abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu. Halaber, 14an eta 15ean, elkarretaratzeak egingo ditugu Illunben bertan, 17:00etan. Horietan parte hartzen ere gonbidatuta zaudete, noski.
-
Aurten ere zezenketen kontrako manifestazioa egingo da Donostiako Aste Nagusian
2022-07-20Donostiako Aste Nagusian zezenketen kontra urtero egin ohi den manifestazioa aurten ere egingo da, zehatz-mehatz, abuztuaren 13an, 18:00etan. Deialdia gaur bertan egin du prentsaurreko baten bidez Gipuzkoako Plataforma Antitaurina sortu berriak. Eguzkik ere parte hartzen du plataforma horretan.
-
Eguzkitik zezenketen “ikuskizunak” debekatzea exijitzen dugu
2021-05-11Eguzkik, prebentzio sanitarioko neurriei buruzko dekretuaren aurrean, zezen-ikuskizunak debekatzea eskatzen du.
Gaur, larunbata, 2021eko maiatzaren 7an, 23/2021 Dekretua argitaratu da, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa. Zezen-jarduera aipatzen da dekretu horretan.
Adierazten da “prebentzio-neurri espezifikoak” konbinatu behar direla “gizarte-jarduerei dagokienez”, eta hori bat etorri beharko litzateke animalien torturaren eta tratu txarren prebentzioarekin, mota guztietan, eta, zehazki, zezen-jarduera deiturikoarekin. -
Manifestazio antitaurinoa larunbatean, Bilboko Aste Nagusian
2019-08-22Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak aurten ere Aste Nagusiko zezenketak salatzeko manifestazioa antolatu du. Hitzordua larunbatean izango da, 17:00etan, Ametzola plazan. Elkarteak berretsi du animaliak hil arte torturatzea, espektakulu bihurtuta, ez dela zilegi, eta salatu astakeria hori, gainera, diru publikoarekin egiten dela. Vista Alegre zeharo defizitarioa da, besteak beste, gero eta jende gutxiago joaten delako. Aurten ere eserleku gehienak hutsik ikusi ahal izan dira, sarrera pilo bat doan banatzen den arren. Elkarteak zezenplaza botatzeko eta horren ordez auzoa biziberritzea ahalbidetuko lukeen proiektu bat ere aurkeztu du.
-
Manifestazio antitaurinoa bart, Donostian
2019-08-15Donostia Antitaurina Orainek, Eguzkik eta Askekintzak deituta, bart, Aste Nagusia dela eta Illunben programatutako lehen zezenketarekin batera, manifestazio antitaurino garrantzitsua egin da Donostian. Hona hemen bideo bat eta hainbat argazki.
-
Donostiako Aste Nagusiko manifestazio antitaurinoa, abuztuaren 14an
2019-08-07Gaur prentsaurrekoa eskaini dugu Donostiako Udaletxe aurrean iragartzeko aurten ere Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik Aste Nagusian manifestazioa egingo dugula. Manifestazioaren bidez zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatu nahi ditugu, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua. Manifestazioa abuztuaren 14an egingo da, Amabirjinaren Egunaren bezperan eta Illunben lehen zezenketa egingo den egunean. Beraz, azken urteotako eguna aldatu egin dugu. Izan ere, azken urteotan Aste Nagusiaren hasierako larunbatean bertan egin izan dugu. Bada, aurten ez, aurten Amabirjinaren bezeperan egingo dugu. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Bulebarretik eta Sarriegi plazan bukatuko da.
-
Kalejira antitaurinoa igandean, sanferminetan
2019-07-05Iruñea Antitaurinak kalejira bat antolatu du sanferminetan. Igandean, hilak 7, arratsaldeko 7etan abiatuko da Udaletxeko plazatik. Helburua festetan animalien kontrako bortizkeria errotik erauztea da. Izan ere, antolatzailek dioten bezala, “Iruñea ez da taurinoa, sanferminzalea baizik”.
-
Galdeketa orain! Goia, bete zure hitza!
2019-02-16Gaur goizean, Donostia Antitaurina Orainek eta Eguzkik elkarretaratze bat egin dute Donostian, alkateari erreklamatzeko bere hitza bete dezala eta agindu zuen zezenketen inguruko galdeketa egin dezala. Hona hemen elkarretaratzearen mezua…
Bisita Kontadorea
![0](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/0.gif)
![0](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/0.gif)
![6](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/6.gif)
![0](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/0.gif)
![3](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/3.gif)
![0](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/0.gif)
![1](http://eguzki.org/wp-content/plugins/mechanic-visitor-counter/styles/image/chevy/1.gif)