Donostia Antitaurina Orainek, Eguzkik eta Askekintzak deituta, bart, Aste Nagusia dela eta Illunben programatutako lehen zezenketarekin batera, manifestazio antitaurino garrantzitsua egin da Donostian. Hona hemen bideo bat:
Manifestazikoak Eneko Goia alkateari gogorazi zion legezko aitzakiak bukatu egin zaizkiola, ezin duela jarraitu argudiatzen Ministro Kontseiluak herri-galdeketa debekatu egin duela. Izan ere, berak, alkateak, alor honetan herritarren nahia beteko zuen hitza eman zuen. Eta orain ederki asko daki gehienek ez dutela nahi Udalak zezenketak egiteko instalazioak utz ditzala. Eta ederki asko daki horrela islatzen delako berak enkargatutako inkestan (% 71, Udalak instalazioak uztearen kontra). Laburbilduz: aitzakiak bukatu egin dira eta bada garaia alkateak emandako hitza betetzeko.
Manifestazioaren burua, Getaria kalean..
Bukaera, San Joan kalean, Sarriegiren monumentuaren parean.