Irailak 21, asteazkena, elkarretaratzea Bilbon, 10:15ean. AHT Gelditu Orain!!
2016-09-20
Partekatu - Compartelo
Datorren asteazkena, irailaren 21an “AHT Gelditu ORAIN! Elefante Zuririk Ez!” lemapean AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak burutuko duen elkarretaratzera dei egiten dizuegu. Asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren (Bide Nagusia 85) aurrean goizeko 10:15ean izango da.
Egun hauetan Eusko Legebiltzarreko hauteskunde kanpainan hainbat partidu politikok Abiadura Handiko Trena lotsagabeki zer nola bultzatzen duten ikusirik, argi eta ozen esan nahi dugu ez dugula hormigoi politika ustela bideratzen duen proiektu faraonikorik nahi.