AHT-TAV
-
Lurraren defentsan antolatuz E.H.Biziriken kanpaldia
2025-05-15Euskal Herria Biziriketik maiatzaren 16-17-18rako antolatu dugun kanpaldiarekin, lurraren suntsiketaren aurrean beste jauzi bat emango dugu. “Lurraren defentsan antolatuz!” hartu dugu lelotzat, elkar ezagutza indartuz lurraren defentsarako borrokan ezinbestekoak ditugun jakintzetan sakondu eta beharrezko baliabideez jabetu nahi dugulako. Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako gara. Ez dizuegu mendi eta landa eremuak suntsitzen utziko!!
-
Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu
2025-05-04Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide nagusia. Argi dago bi gai horiek lotura estua dutela.
Gobernuek planifikatu duten gauza bakarra elektrizitatean oinarritutako energia berriztagarriak hedatzeko helburu kuantitatiboak dira. Helburu orokor batzuk ezartzera mugatu dira, helburuon betetzea enpresa pribatuen esku utziz, baita produkzio, garraio eta banaketa sareen eta abarren kontrola ere. Ia dena. -
Donostiako Udalak taberna eta jatetxeetako terrazetan berogailuak debekatu nahi ditu… 15 urte beranduago!
2025-04-14Udal gobernuak ostalaritzako terrazen gaineko ordenantza-proiektu berri bat onartu du. Proiektu horrek aurreikusi dituen berrikuntzetako bat da aire zabaleko terrazetan berogailuak debekatzea, gas bidezkoak zein elektrikoak izan. Alkateak esan duenez, erabakia hartu dute kutsadura eta, oro har, ingurumen-arrazoiak kontuan izanik. 15 urte pasatu dira Eguzkik debeku hori eskatu eta Udalak “aztertzen ari zela” erantzun zuenetik. Horrelako oinarrizko erabaki bat hartzeko 15 urte behar izan dituztela kontuan izanik, trantsizio energetikoak milaka urte iraun dezake.
-
Pozik gaude Forestaliako goi-tentsioko linea Nafarroako Erriberatik uzteagatik
2025-04-04Forestalía enpresak energia berriztagarrien ehunka proiektu handi ditu Aragoin, eta Nafarroari eragiten dioten goi-tentsioko linea elektrikoen (autobide elektrikoak) 2 proiektu handi ere baditu. Horietako bat Erriberatik igaroko litzateke, eta Errioxa zeharkatu ondoren, Araban amaituko litzateke. Bestea are handiagoa da, eta Erdialdea, Iruñerria eta Sakana zeharkatuko lituzke, Castejonen, Gasteizen (Araba) eta Gatikan (Bizkaia) amaitzeko. Bada, dirudienez, Forestaliak uko egin zion lehenengoa eraikitzeari, Nafarroan Erriberari eragiten diona.
-
Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenaren aurkezpena eta “Vidas irrenobables” dokumentalaren proiekzioa, Donostian
2025-02-20Datorren astean makrozentral ekoliekoei buruzko bi ekitaldi informatibo egingo dira Donostian. Asteartean, hilak 25, 19:15ean, “Vidas irrenovables” dokumentala proiektatuko da Trueba aretoan. Ondoren, filmaren zuzendari Francisco J. Vaquerorekin solasaldi batean parte hartzeko aukera egongo da. Sarrera doan. Ostegunean, hilak 27, 19:00etan, Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenaren aurkezpena egingo da Okendo Kultur Etxean. Ekimeneko kideek informatuko emango dute Repsolek eta Endesak Urumeako mendietan bultzatzen dituzten makroproiektu eolikoen berri. Repsolek sustatzen duen egitasmoa egun Euskal Herrian planteatzen den mota horretako azpiegiturarik handiena da.
-
“Leitzaran aukerak eta arriskuak” hitzaldia Arturo Elosegiren eskutik
2025-02-18Euskal Herrian Ekologian dagoen aditurik handienetakoa, Leitzaran bailarak dituen balio eta gaitasunez arituko da baita hauek mantetzeko edo/eta berreskuratzeko ugaritzen ari diren arriskuaz ere. Zuhaitz landaketa herrikoia ere egitekoak gara otsailaren 22an.
-
Erdialdean eguzki-proiektu berriak izapidetzen dituzte, ingurumen-inpaktuari erreparatu gabe
2025-02-05Behin eta berriz salatu dugun bezala, gaur egun energia berriztagarriak biltzeko eta elektrizitatea bihurtzeko proiektuek izaera espekulatiboa dute. Modu opakuan garatzen ari dira, inolako plangintza demokratiko eta ekologikorik gabe. Enpresen onura esklusiboa baino ez da saritzen, herritarren beharren eta ingurumen-babesaren gainetik.
-
“Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak” mahaingurua, Donostian
2025-01-27Otsailak 5 asteazkenean, “Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak” izenburupean, Aitziber Sarobe (natur kontserbazionista) eta Mikel Otero (EH Bilduko legebiltzarkidea eta trantsizio ekologikorako arduraduna) hizlari arituko diren mahaingurua egingo da Donostian, arratsaldeko 7etan Groseko Okendo Kultur Etxean.
-
Hitzaldia: Pérdida de nuestros últimos espacios naturales
2025-01-19Gure mendietan, landaretan eta faunan izan ditzaketen kalteei buruzko hitzaldia.
-
Castejongo zentral termikoak zuritzen saiatzen ari dira, ustez berriztagarria den proiektu batekin
2024-12-17Joan den azaroan Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez jakin ahal izan genuen Castejongo zentral termikoen jabe diren enpresetako batek Corella eta Cintruenigo inguruetan makro-poligono berriztagarri bat eraikitzea proposatu duela. Proiektuak errota eolikoak eta eguzki-plaka fotovoltaikoak izango lituzke, eta enpresak berriztagarrien eta zentral termikoen arteko hibridazio gisa saldu nahi du.
-
Energia-krisiaren garaian ez da xahutu behar Gabonetan
2024-11-28Gabonetako datetara hurbiltzen ari gara, eta, horrekin batera, gure plazak eta kaleak apaintzen. Jende askorentzat hain bereziak diren jaiak ospatzera gonbidatzen duen errituala. Erosketak egitera animatzeko estrategia komertziala ere bai.
Bi gauza horiek, gustatu ala ez, oso finkatuta daude. Beraz, errespetatu egiten ditugu, eta legitimoak iruditzen zaizkigu, betiere moderazioz egiten badira. Ez egun hauetan ikusten dugun axolagabekeriarekin. -
Larunbat honetan, hilak 27, manifestazioa Gasteizen, Araba eta bere ingurune naturala defendatzeko.
2024-10-23Beste behin ere, manifestazio bat deitu behar izan dugu, oraingo honetan, larunbata, URRIAK 26, Araba mehatxatzen duten makroproiektuen aurka gaudela adierazteko.
Proiektu berriak sortu ahala, inolako ordenarik eta zentzurik gabe, proiektu horien eragin larria jasaten duten herri, mendi eta lurraldeetan, astakeria zentzugabe horren aurrean herriaren erantzun sendo eta azkarra sortu da. -
NEE/TEN jardunaldiak, Nafarroarako benetako Energia Plana
2024-10-21Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa jendaurrean jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke honek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure gizartearen jasangarritasunerako duten garrantzia kontuan hartuta.
-
Linea elektrikoek eta aerosorgailuek hegaztiengan duten eragina murrizteko neurriak eskatu ditu Eguzkik
2024-08-26Goi-tentsioko lineek eta aerosorgailuek hegaztiengan duten eragina murrizteko dekretu-proiektu bat lantzen ari dela-eta, aurretiazko kontsulta publiko bat abiatu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, eta Eguzkik aukera aprobetxatu du alegazioak aurkezteko. Eguzkik arazoari modu proaktiboan heltzeko hainbat neurri eskatu ditu.
-
Sutea Indumetal Recycling-en: egiteko era desegokien adierazlea.
2024-08-21Gai kutsakor eta toxikoak kudeatzen dituen Indumetal Recyclingen (gailu elektriko naiz elektronikoa hala nola pilak birziklatzen ditu) izandako sutea, Bilboko metropoli barrutian urtebete eskasean gertatu diren beste hiru suterekin batera, Euskal Herriko biztanle kopuru handiena pilatzen den ingurunean kokatzen diren enpresa kutsakor kopuru handiak duen jarduteko-era ajolagabe eta iruzurgilearen adierazle direla uste dugu. Era berean, Eusko Jaurlaritzak jarduera hauek kontrolatzeko eta era egokian gainbegiratzeko lan oso eskasaren adierazle dela salatzen dugu.
Bisita Kontadorea






