Albistea

  • Eguzkik bigarren eskuko liburu-azoka berria egin zuen larunbatean Donostian

    2016-09-28
    Partekatu - Compartelo

    IMG_20160924_130736918Joan den larunbatean, Eguzkik berriz ere antolatu zuen bigarren eskuko liburu- eta disko-azoka txiki bat Donostiako Pate Zaharrean, San Bizente parean.

    Eguraldia alde izan genuen, eta eguraldia alde izan dugun azoka guztietan bezala, jende dezente bertaratu zen. Batez beste, 150 liburu inguru pasatu ziren irakurle berrien eskuetara. Izan ere, ekimen honen helburua, dirua biltzea baino gehiago, etxean zokoratuta dauzkagun liburuak berriz ere zirkulazioan ipintzea da. Gogoan izan liburuak merke-merke saltzen ditugula: merkeena, 0,30 zentimo eta garestiena 3 euro (baten bat premia larrian baldin badago, deskontuak eta opariak ere egiteko prest gaude, noski).

    Ekimen polita eta esker onekoa da. Beraz, seguruena egiten jarraituko dugu.

    Beti bezala, aukera aprobetxatu nahi dugu liburuak musutruk oparitzen dizkiguten lagunei eskerrak emateko.

    
    
    Partekatu - Compartelo