Albistea

  • Aralar bizi bat nahi dugu

    2016-10-13
    Partekatu - Compartelo

         kartela_bi_hizkuntzatan 3Ibilaldi interpretatibo eta informatibo gidatua pista berrien eraikuntzaren aurka 

            IRTEERA: LARRAITZEN, URRIAREN 23AN, igandea, 9:00etan.  GUTXI GORABERERAKO IRAUPENA: 3 1/2 h

    Azken hilabeteotan albiste-iturri izan da Aralar (izaera publikoko mendia), Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) sustatutako pistaren proiektua dela eta, mendizerraren bihotzeraino iritsiko litzatekeen ia 4,4 km-ko pista jasotzen baitu egitasmoak. Gainera, Aralar natur parkeko Baliabide Naturalen Antolamendu Planak berariaz galarazten ditu lurra harrotzeko lanak, baina, hala ere, GFAk onartu egin du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketa, lege-eskakizun batzuk bete gabe eta proiektuaren inpaktu larria kontuan hartu gabe. Komunikabideetan mankomunitateko zuzendaritzak oraintsu argitaratu du pista motzagoa izango dela, Goroskintxuraino iritsiko dela alegia, baina erabaki hori GFAk onartutako proiektu berean oinarritzen da.

    Gizartean zabaldurik dago artzaintza bezalako ofizio zahar batean bizi-kalitatea bermatzeko desioa, baina badira aztertu ez diren beste alternatiba: txabolak birkokatzea, beldar-kate bidezko garraioa, aire bidezkoa… Aralarren jokoan dagoena Ingurumena gero eta gehiago hondatzea da; izan ere, pista berriak eraikitzeak inpaktu larria eragin dezake paisaian, lurzoruan, habitatean, lurpeko uretan… Kasu honetan, gainera, BNAPak zehaztutako apiegitura-planik AURREZ egin gabe.

    Aralar eskoilera

     

    Aralarren Gipuzkoako aldea, halaber, “EAEko Paisai Berezi eta Apartekoen Inbentario-Katalogoan” sartuta dago. Aralar N2000 sarean baldin badago, hain zuzen, INGURUMENA ETA BIODIBERTSITATEA zaintzeko eta bultzatzeko xedez dago, eta horrek barnean hartzen du hauen kudeaketa aktiboa ere: PAISAIA, akuiferoak, aztarnategi paleontologikoak eta artzaintzak transmititutako egitura arkeologikoak, ondare-balio kalkulaezinekoak.

    Herritarrok ikusten dugu ARTIFIZIALDU GABEKO gero eta toki eta mendi gutxiago geratzen zaizkigula Gipuzkoan eta horrelako proiektuek mendiak, kasu honetan Aralar, are gehiago artifizialduko dute, lehendik oso urbanizatuta dagoen lurralde batean.

    HORI DELA ETA, HAU ESKATZEN DUGU:

    Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak atzera bota ditzatela PISTA BERRIAK eraikitzeko proiektu horiek, Natur Parkearen Erabilpen eta Kudeaketa Plana onar dezatela eta horretan oinarrituta, garatu eta martxan jar dezatela, kontsentsuz adostuta, BNAPan jasotako bide-azpiegituren plana; egin ditzatela Aralarko ondare natural eta kulturala babestea bermatzeko inbertsioak; eta susta dezatela abeltzaintza estentsibo eta ekologikoa, natura kontserbatzearekin bateragarria, Gipuzkoan mendetan izan den bezalakoa.

    Antolatzaileak:

    LANDARLAN

    EGUZKI-Natura 2000

    Laguntzailea:

    EKOLOGISTAK MARTXAN

    Oharra: Irundik,  Oreretatik eta Donostiatik  joteko autobusa antolatu da. Izena emateko deitu 688662532 telefonora 


    Partekatu - Compartelo