Atzo protesta martxa egin genuen Añorgatik Udaletxera eta bertan kontzentrazio laburra egin genuen. Ondoren, animalien maskarak zeramatzaten haurrek Belartza Gainan isuritako harrietako batzuk Udaletxe aurrean utzi zituzten sinbolikoki. Belartza babestea nahi dugu. Unanue landa parkearen zati izan behar luke. Harri piloa lehenbailehen handik kentzea eta eremua lehengoratzea eskatzen dugu.
Belartza 2 gelditu! plataformaren aurkezpena
Añorgako bizilagunak eta Naturkonen bildutako Gipuzkoako elkarte naturazale eta kontserbazionistak, tartean Eguzki dela, ezbeharrezko poligono baten eraikuntza galerazteko (Belartza-2) xede berakin BELARTZA 2 GELDITU aterkipean biltzen gara. Herri mugimendu honek ingurugiroaren eta hiri eredu sustaingarri baten defentsan biltzen gaitu.
Udaletxe aurrean.
Belartza-2 makroproiektua 2000 urteen hasieran jaio zen aro oparotan pelotazo urbanistiko bat izateko asmoz. Denborak bermatu du 210.00m2 ko Belartza-2 makroproiektu honen eraikuntzaren ezbehartasuna, burbuila betean kontzebituta gaur egungo errealitatearekin bat ez datozen hazkunde espekatatibapean.
Udaletxea eta sustatzaileek hiri langintzan ez existitu ez aurreikusten diren beharrak justifikatuz, Belartza-2 ren eraikuntzarekin mehatsu egiten dute, espekulazio urbanistiko soila oinarri duela amarru batean.
Belartza-2 ren eraikuntza basoen eta bertan bizi den fauna eta floraren desagerpena dakar; korridore ekologikoen behin betiko galera suposatzen du, errekastoen estalpea eta Donostiako paisai paregabeko baserriz zipriztindutako gotorleku natural den landazabal gune baten artifizializazioa. Belartza – 2 ren eraikuntzak landa eustiapen familiarren desagerpena ondorio du; Donostiako eraztun berdearen zatiketa eta etengabeko desagerpena.
Martxa-bukaerako argazkia.
Belartza-2 eraikitzea hiriaren polarizazioa suposatzen du eta donostiar empresa ttiki nahiz komerzio ttikiaren aurkako mehatsua azalera handiko epresen eta multinazionalen ezarpena sustatuz, hiriari eta bertako jendeari, lehen mailako sektoreari eta gure ondare inmaterialari, gure nortasunria, gure kulturari eta gure bizimoduari bizakarra ematen dion globalizazio kontsumo baten eredurantz.
Belartza-2 poligonoaren eraikuntzarako ahalegina egiten duten ieres ekonomiko pribatuen aurrean, hiritar bezala interés orokorra legitimoki defendazeko xede bakarraz, gure errepresentante politikoek proiektu zaharkitu hau aparkatzea eskatzen dugu.
Poligonoa hedatzeko jaio zeneko berezko epeak agortuta ez dago kalte-ordain eskubiderik, beraz orain Donostiako udaletxearen eskuetan da donostiar guzien ondarearen babesaren zaintzea bideratzeko aukera.
Aurkezpen-prentsaurrekoa joan den ostiralean egin zen.
Horretarako zonaldea Unanue Natural Gunearen barruan integratzea eskatzen dugu, urbanistikoki nahiz ingurumen arloan babestuta dagoen landa parkean bere balio natural eta paisajistikoak direla eta. Landa parke eder honek proiektaturiko zonaldea inguratzen du eta bi guneek balio natural eta bereziak partekatzen dituzte, behin gainean eta justifikaziorik gabe marra banatzaile bat Belartza-2 eraikitzeko marraztu zelarik.
Erabaki politiko soil batek plan orokoraren aldaketa puntual baten bitartez etorkizunerako altxor natural honen babesa bideratuko luke, egungo eta etorkizuneko belaunaldien ondare.