Albistea

  • Fiskaltzak Aralarko pisten inguruko salaketa ikertzea onartu du

    2016-12-01
    Partekatu - Compartelo

    Aralrako piste kalteak 3

    Hona hemen lanen ondorioetako bat

    Gipuzkoako Probintzia-Fiskaltzako Ingurumeneko Fiskal Delegatuak, Aralarko pistaren eraikuntza lanen baimentzeari buruzko ikerketa-eginbideak ireki ditu, ingurumen arloan dagoen legediaren ustezko urratzea dagoela antzeman ondoren, Eguzki erakunde ekologistak eta Landarlan Ingurumen-Elkarteak aurkeztu zuten salaketari erantzunez.

    Salaketa eskumenak dituzten Administrazioan aurkeztutako idatzien erantzun ezagatik jarri zuten eta, bertan diotenez, pista honen eraikuntza moduko proiektuak ez dira baimendu behar Aralarko KBE eta Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea), Habitat Europar Arteztaraua eta Ondare Naturala eta Bioaniztasunaren Legea urratzen dituztelako. Beraien argudioak oinarritzeko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak nahiz Espainiako Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Nazionalak antzeko gatazketan emandako epai ugari aipatzen dituzte erakunde ekologistek.

    Hori gutxi balitz, bertako araudiaren urraketa ere egon dela salatzen dute, hala nola Eusko Jaurlaritzak onartutako eta Gipuzkoako Aldundiak Kudeatutako Aralarko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolaketarako Planaren aurka baitoa.


    Partekatu - Compartelo