Albistea

  • Nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna da

    2016-12-05
    Partekatu - Compartelo

    Abenduak 8, nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Elefante zuria 2016 Bilboaurkako eguna da, Elefante zuriaren irudiz sinbolizatzen (mantentze kostua, ematen dituen onurak baino handiagoa duten jabetzei esleitu zaie izena). Egun honetaz, Europan zehar hainbat mobilizazio desberdin burutuko dira, esaterako, Italian, Alemanian, Frantzian eta abar.

    Egin nahian, egiten eta egindak Euskal Herrian elefante zuri asko dauzkagu; Abiadura Handiko Trena, Fracking, Garoña, Coke Planta, errauskailuak, Itoiz, “SuperSur”, “Los Arcos” Nafarroako Zirkuitua, “Variante Sur Ferroviaria”, eta abar, eta abar, eta abar.

    Europa mailako proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu:

    -Proiektu hauek hondamendi ekologiko, sozio ekonomiko eta pertsonala dakarkie: natura-gune eta nekazal lurrak deuseztatzen dituzte, efektu kaltegarriak dakartzan hesi berri bat eta ingurugiroaren degradazioa sortzearekin batera, bizilagunei inpaktu negatibo garrantzitsuak eraginez.

    -Proiektu hauen erabakitzeko prozesua herritarren parte hartzerik gabe bideratzen dira praktikan. Proiektu handi hauen eztabaida sozial garrantzitsuaren aurrean gobernuek eta administrazioek duten opakutasun jarrera salatzen dugu. Era berean, herritarrok etengabe ditugun argudio eta proposamenen aurrean gobernuen eta administrazioen etengabeko mespretxu jarrera salatzen dugu. Beraz, makro-proiektu hauek geratzearekin batera, herritarren parte hartzeko eskubidea errespetatzea eskatzen dugu, hauek izanik inposaturiko garapen ereduaren aurrean benetako demokrazia eta autonomia lokalaren oinarria. Honekin batera, momentu honetan eztabaidagai dauden TTIP eta CETA merkatu libreko hitzarmenen gure ezezko borobila argi eta garbi utzi nahi dugu. Hitzarmen hauek onartuz gero, herritarren erabakitzeko eskubidea larriki erasotzea dakarrela salatzen dugu. Hau guztiarekin, hitzarmen hauen geratzea ere eskatzen dugu.

    Politika aldaketa exijitzen dugu. Beste batzuen artean premiazkoa izanez, Abiadura Handiko Trenen obrak, eta COKE produkzioa gelditu, Garoña itxi eta Zubietako errauskailua ez egitea.

    Proiektu Handi Inposatu eta Inutilik EZ!


    Partekatu - Compartelo