Albistea

  • Asteburu honetan, erraustegiaren kontrako eta birziklatzearen aldeko mobilizazioak Azpeitian, Zestoan, Donostian, Tuteran eta Ormaiztegin

    2016-12-15
    Partekatu - Compartelo

    IMG-20161207-WA0000Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak abenduaren 27an erraustegia esleitzeko asmoari eusten dion bitartean, zaborrak modu osasungarriagoan eta zentzuzkoagoan kudeatzearen aldeko mobilizazioak ugaltzen ari dira. Asteburu honetan, larunbatean GuraSOSek “merienda” bat antolatu du Donostiako Gipuzkoa Plazan. Igandean, berriz, Mutiloako zabortegira martxa egingo da, Ormaiztegitik abiatuta. Baina Azpeitian, Zestoan eta Tuteran ere mobilizazioak iragarrita daude. Eta asteburutik harago ere beste hamaika ekimen daude bidean. Hona hemen denboran hurbilen direnen zerrendatxo bat.

    ABENDUAK 16

    Azpeitia

    “Lapurretarik ez! Erraustegiari ez!” lemapean, Gaztetxeak kontzentrazio bat antolatu du 18.30ean Altuna y Uria enpresaren bulegoen aurrean (Loiolan). Altuna y Uria beren burua erraustegia eraikitzeko eskaini duten enpresetako bat da.

    IMG-20161214-WA0010

     ABENDUAK 17

    Zestoa

    Ondo egiten jarraitu nahi dugu ekimenak kontzentrazio bat antolatu du herriko plazan 13.00etan. Bideo bikaina egin dute.

    https://www.youtube.com/watch?v=0goDi5tO7s4

    Captura de pantalla 2016-12-15 a las 17.25.48

    Donostia

    GuraSOSek “merienda-bilkura” antolatu Gipuzkoa Plazan arratsaldeko 18.00etan. Haurrentzako jolasak, gaztaina erreak eta beste egongo dira. GuraSOSek iragarri du ekimen juridiko berrien inguruan sortu diren nobedadeen berri ere emango dutela.

    Tutera

    Gipuzkoako hondakinak El Culebretera eramateko aukera badagoela eta, Erriberan plataforma bat sortu da. Europak hondakinak kudeatzeko ezarritako iherarkia errespetatzea eskatzen dute. Kontzentrazio bat egingo dute gaur, 19.00etan, Tuterako Plaza Berrian.

    ABENDUAK 18

    Ormaiztegi-Mutiloa

    Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako zabortegiaren kontrako herri plataformak, Goierri bizirik!-ek, martxa bat antolatu du Ormaiztegitik Mutiluako zabortegira. 12.00etan abiatuko da. Antolatzaileek ahal dela berdez jantzita joatea eskatzen dute, baita zapi berderen bat eramatea ere.

    Goierriko oso pertsona ezagunek deitzen dute Mutiloako zabortegirainoko martxan parte hartzera.

    Goierriko oso pertsona ezagunek deitzen dute Mutiloako zabortegirainoko martxan parte hartzera.

    ABENDUAK 19

    Donostia

    Donostiako Udaletxean, 17.00etan, Erraustegiaren aurkako Mugimenduak prentsaurreko bat egingo du abenduaren 27an (erraustegiaren esleipen-egunean bertan) egin asmo duen ekitaldiaren berri emateko. Jendeari dei egin diote prentsaurrekora lasai asko joateko.

    Usurbil

    Sutegiko auditorioan, 19.00etan, batzar ireki bat egingo da. Erraustegia dela eta, herria San Marko mankomunitatetik ateratzeko aukera aztertzea da.


    Partekatu - Compartelo