Albistea

  • Abenduaren 27an, erraustegiaren kontrako hitzordu garrantzitsu berria Gipuzkoa Plazan

    2016-12-23
    Partekatu - Compartelo

    Kartela_A3_haserregaudeGHK-k eta Foru Aldundiak abenduaren 27an dute erraustegiaren eraikuntza eta hondakinen kudeaketa esleitzeko asmoa. Hori dela eta, Erraustegiaren kontrako Mugimenduak egun horretan Foru Aldundiaren aurrean mobilizatzeko deia egin du. Egutegia erraustegiaren kontrako mobilizazioz beteta badago ere, 27koak garrantzi berezia izango du, ezbairik gabe.

    Abenduaren 27ko mobilizaziora deitzeko, astelehenean Donostiako Udaletxean eginiko prentsaurrekoa.

    Abenduaren 27ko mobilizaziora deitzeko, astelehenean Donostiako Udaletxean eginiko prentsaurrekoa.

    Baina, esan bezala, egutegia mobilizazioz beteta dago eta, gauden fetxatan egonda ere, nekez aurkitzen da herri batean edo bestean ekintzaren bat egin gabeko egunik. Aste honetan Donostiako Plenoan burututakoa izan da, ezbairik gabe, sonatuena. Hona hemen bideo bat:

    https://players.brightcove.net/85688294001/r1idvaZF_default/index.html?videoId=5255063992001

    Bideoez ari garela, hona hemen asko gustatu zaigun beste bat, Foru Aldundia erraustegiaren alde egiten ari den propaganda puntuz puntu eta oso era pedagogikoan errefutatzen dutelako.

    https://www.youtube.com/watch?v=qODU6Jld8R4&feature=youtu.be

    Egia esan, azkenaldion erraustegiaren kontrako bideogileak oso-oso aktibo ari dira.


    Partekatu - Compartelo