Foruzaingoak harategi bat eta bi jatetxe salatu ditu oilagorrak saltzeagatik

Captura de pantalla 2017-02-01 a las 16.56.07Foruzaingoaren Ingurumen Brigadak harategi bat eta bi jatetxe salatu ditu berezorei oilagorrak eskaintzen zizkietelako. Kontuan izan behar da hegazti hauen salerosketa espresuki debekatuta dagoela. Aldez aurretik, Eguzkik Foruzaingoari ohartarazi zion harategi eta jatetxe hauek oilagor-eskaintza Interneten bidez eta guzti egiten zutela. Esan gabe doa Eguzkik oso egoki ikusten duela Foruzaingoak kasu honetan egin duen esku-hartzea, oilagorren salerosketak, berez debekatuta egoteaz gainera, lotura estua izan ohi duelako espezie honi kalte handia egiten dion legez kanpoko ehizarekin.

Foruzaingoak salaketa hauek aprobetxatu ditu gogorazteko oilagorrak saltzea guztiz debekatuta dagoela. Nafarroako 2016-2017ko Ehiza Aginduak zehatz-mehaz honako hau dio: “Oilagorren salerosketa debekatuta dago”.

Baina debekua ez da berria, ezta hurrik eman ere, orain dela hogei urte baino gehiago ezarri baitzen. Izan ere, nahiz eta oilagorrak eskaintzen dituzten negozioak oraindik asko diren arren, ezkutuan egin ohi dute, kartatik kanpo, edo “neguko hegaztia” eta antzeko izenez mozorrotuta. Foruzaingoak orain salatutakoek, berriz, ageri-agerian egiten zuten, Interneten bidez eta guzti. Debekua aspaldikoa dela kontuan izanik, nekez argudiatuko dute horren berri ez zutela; beraz, pentsatzekoa da seguru sentitzen zirela eta ez zutela zigorrik espero.

Orain, Igurumen Departamentuak erabaki beharko du isuna ipintzen dien eta zenbateko.

Eguzki, 2017ko otsailean

P.S. Hona hemen Foruzaingoak kasu honi buruz argitaratutako oharra:

http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias+de+seguridad+publica/2017/01/25/caza+de+becada.htm

Elkarretaratzea eta giza katea Bilbon: Garoña betirako itxi!

Garoña elkarretaratzea 2017-1-26Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzea.

Garoña itxi betiko!

ELKARRETARATZEA eta GIZA KATEA GAROÑA 2017-1-4

Behean sinatzen dugun elkarte, sindikatu eta alderdiok dei egiten diegu euskal herritarrei datorren otsailaren 4an, larunbatean, Bilboko Euskadi Plazan 12:30etan egingo den kontzentraziora etortzera. Ondoren, giza kate bat egingo dugu Euskadi plazatik Sabin Etxeraino, Errekalde zumarkalean dagoen PSOEren egoitzatik pasatuz.

Helburua  Garoña ez zabaltzeko denon benetako inplikazio eta konpromiso eskatzea da. Garoña, alderdi politikoen agendan lehentasunezko gaia izatea. Berriz zabaltzekotan,  udal, aldundi, Jaurlaritza, enpresa eta herritar guztiek Iberdrolan betiko baja emateko konpromisoa hartzea eskatzen dugu.  Portabilitatea oraintxe bertan egin dezakegu ere, zentral nuklearra betirako ixtea sustatuz.

Ekintza hau Lisboan burutuko den Nazioarteko Biltzar Antinuklearrarekin batera egingo dugu. Bertan, inguruko estatuetako ekintzaileek zein hautetsiek hartuko dute parte. Gaur egun Portugalen ez dago zentral nuklearrik baina Extremadurako Almaraz oso hurbil dute eta energia nuklearrari buruzko eztabaida publiko handia dago han, espainiar estatuan ez dagoena. Nuklearrei baimena luzatu nahi diete 40tik 60 urteetara eta ez dute eztabaida hau ematerik nahi.

Txernobil eta Fukushimako 800.000 hildako eta 700.000 milioi euroko galerak eta gero, argi etan nahi dugu ez dugula hemen antzekorik nahi. Aski da! Egin dezagun denok portabilitatea behingoz energia berriztagarria saltzen duten enpresetara! ORAINTXE BERTAN!

Deitzen dute: AAVV Bilbao, CCOO, Desazkundea, Eguzki, EH Bildu, EHNE Bizkaia, Ekologistak Martxan, Energia Gara, Ernai, ESK, Equo, Ezker Anitza, Garoñaren kontrako Foroa, Goiener, Greenpace, Gure Energia, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri.