Azken aldian Aralar inguruan eztabaida piztu da, Enirio-Aralar Mankomunitateak Parke Naturalaren araudiarekin bat ez datorren pista-sare zabal eta suntsitzailea onartu duelako. Foru Aldundiak Parke Naturalaren arduraduna da eta ondorioz, bioaniztasuna naiz gune babestuak mantentzearen edo/eta hobetzearen kudeatzailea baina, parkea babestu beharrean, pisten bultzatzaile nagusia izaten ari da. Hau salatzeko, Gipuzkoako talde naturazale eta ekologisten koordinadora NATURKONek kontzentrazio bat egingo du larunbatean, hilak 11, 12etan, Foru Aldundiaren aurrean.
Kontzentrazioa aprobetxatuko da joan zen asteburuan Oiduiko borda zeharo kixkali zuen sutea zeinek piztu zuen lehenbailehen argitzea ere eskatzeko. NATURKONeko kide ere baden EGUZKIk espresuki animatu nahi zaitu kontzentrazioan parte hartzera, jokoan dagoena ez da eta huskeria.