Albistea

  • Milaka lagun GuraSOSen manifestazioan, beste behin ere.

    2017-02-19
    Partekatu - Compartelo

    GuraSOS  manifa 20170219-WA0000Gaur Donostian, milaka lagun bildu gara, GuraSOSek deituta “Elkarrekin akordiaren alde, adostasuna besterik ez” lelopean, hondakinen kudeaketa gaitzat hartuta. Izan ere,  mobilizazio honen bidez GuraSOSek elkarrizketa eskatu nahi nahi izan dio Aldundiari, hondakinen gaiak denok, parte hartu nahi dugun herritar guztiok erabakitzeko aukera izan dezagun.

    Era berean ukaezina da, mobilizazio horretan parte hartu dugunetariko askok errauskailua Gipuzkoako hondakinei irtenbidea emateko bide egokia ez denaz konbentzituta joan garela.

    ETB-k, beste behin ere, ez du garbi jokatu. Gaurkoan ezin esango dugu, aldarrikapenaren berri eman ez duenik baina, kronikaren hasiera “Ehunka pertsona bildu dira” esaldiarekin egin du, naiz eta irudiak hori baino gehiago ginela adierazten zuten. Hona hemen Teleberriko albistea:

    Baita GuraSOSek argitaratutako bideoa ere:

    https://youtu.be/9PBAXMmEhkM

     

     


    Partekatu - Compartelo