Proposamenaren dokumentua euskaraz irakurtzeko sakatu hemen
Hona hemen sarrera:
Zubietako Erraustegia planifikatuta dago Gipuzkoako herritarrok urtean 200.000 tona zabor nahasi sortu eta kiskaltzeko. 2016an gutxiago sortu dugu, 150.000 tona inguru, baina oso denbora gutxian 50.000 tonatara murriztu genezake. Oso erraz. 2017an Gipuzkoako lau herritarretatik batek etxeko hondakinak ongi bereizten ditu, %70etik gora birziklatzeko moduan bilduz eta pertsonako/urteko 80 kilo errefus baino gutxiago entregatuz. 2016an Debagoienak osorik hartuta %80 bereizi eta errefusa 80 kgtara murriztea lortu du, eta badira Gipuzkoan herriak 50 kg edo gutxiagotan dabiltzanak. Arazoa azken errefus kopurua da, hori gutxitzeak dauka lehentasuna. Udal eta herritar guztiek gaikako bilketa ona eta zuzena egitea da lehenbiziko gakoa. Mundu osoan ezaguna da nola egin, eta Gipuzkoan ere bai: hondakinak ondo sailkatzea herritar guztien bete beharra da eta administrazioak erraztasunak jartzen dizkio herritarrari bilketa on batekin. 80-50 kg errefus horiek gehiago murrizteko, hurrengo urratsa da tarifa justua, familia bakoitzak sortzen duen kopuruaren araberako tasa pagatuz, eta horrekin batera sustatuz berrerabilpena, produktuen sortzaileen erantzukizuna diseinuetan, eta abar.