Albistea

  • Era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatu, larunbatean erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat

    2017-03-18

    Errausketak alternatiba mani aurkezpena 1Datorren larunbatean Donostian erraustegiaren kontra egingo den manifestazioarekin bat datozen era guztietako talde sozial, alderdi eta sindikatuen ordezkariek prentsaurreko bat eskaini dugu gaur eguerdian Anoetan. Izan ere, handik, Anoetatik, abiatuko da manifestazioa, 17:00etan, “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean.

    Hemen elkartu gara gaur, datorren larunbatean, martxoaren 25ean, Errausketarik Ez lemapean egingo dugun manifestazioari  atxikimendua agertzeko.

    Era askotako erakunde, elkarte, talde eta herritarrok adierazi dugu, dagoeneko, gure babesa. Ez dugulako Errauskailurik nahi ez Zubietan eta ez inon.

    Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.

    Errausketak alternatiba mani 2

    Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero,  ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari.

    Baina nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea, ez baita onargarria  batzuek 50 kg errefus azpitik botatzea, pertsonako eta urteko, eta beste batzuek 250 kg edo 300 kg botatzen segitzea. Ez da onargarria eta ez da justua.

    Eta administrazioak lagundu egin behar du bide horretan: hasteko, gaika ondo biltzeko sistema eraginkorrak ezartzen Gipuzkoa osoan,  eta era berean gaika ondo bildutako hondakinak ondo tratatzeko azpiegiturak prestatzen. Urgentziazkoa da Gipuzkoak dagoenekoz organikoarentzako dauzkan azpiegiturak hobetzea eta behar diren berriak sortzea.

    Errausketak badauka alternatiba, demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak.

    Zer dela eta gastatu behar ditugu 212 milioi erraustegia eraikitzen eta 700 edo 1.000 milioi, horiek kudeatzen?

    Gipuzkoa puntako herrialdea izan daiteke hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorrean. Baina, baita ere, geratu gaitezke  azken muturrean, herrialde kutsakor eta morroi geldituz, gure agintariek erraustegiaren apustua egin dutelako.

    Garaiz gaude oraindik gauzak ondo egiteko.

    Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu:  gelditu ezazue proiektua, hartu ezazue hondakinen kudeaketa onaren norabidea. Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari.

    Errausketarik Ez!

     

    Martxoaren 25ean manifestazioa egingo dugu Donostiako kaleetan. Manifestazio handia izatea nahi genuke. Hor bilduko gara  ERRAUSTEGIRIK EZ esateko eta beste jendarte eredu bat aldarrikatzeko.

    Honako zerrenda honetan ageri dira orain arte manifestazioarekin bat etorri diren taldeak. Zerrenda irekia da, beraz, behin-behinekoa. Seguruena une honetan bertan badira atxikimendua adierazi duten talde berriak.

    1. AHTrik ez
    2. Aizan feminista taldea
    3. Aiztondo klasika
    4. Aiztondo plataforma
    5. Aiztondo Txirrindulari Elkartea
    6. Alternatiba
    7. Altza XXI
    8. Amasako Martina Kultur elkartea
    9. Andoiango Gaztetxea
    10. Andoaingo Punttuka Bertso Eskola
    11. Anoetako Gazte Asanblada
    12. Anoetako neska gazte feministak
    13. Asteasuko Atzapar Pilota Kirol Elkartea
    14. Asteasuko EBIA elkartea
    15. Asteasuko Matxintxulo gaztetxea
    16. Asteasuko Pello Errota Eskolako Kukute Guraso Elkartea
    17. Asvinenea Kultur Elkartea (Antzezleak biltzen dituen elkartea)
    18. Belartza 2 Gelditu! plataforma
    19. Billabonako Aizkardi Mendi Elkartea
    20. Billabonako Erniobea BHIko guraso elkartea
    21. Billabonako Oinkari Dantza Taldea
    22. Biolur Gipuzkoa
    23. CCOO sindikatua
    24. CGT sindikatua
    25. CNT sindikatua
    26. Debagoiena Eredu, Zabortegirik Ez plataforma
    27. Donostia Bizirik
    28. Donostiako Hondakinen Bilgunea
    29. Duintasuna elkartea (Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak)
    30. Eguzki
    31. EH Bildu
    32. EHNE
    33. Ekologistak Martxan
    34. ELA sindikatua
    35. EQUO
    36. Ernai
    37. Errausketaren Aurkako Koordinadora
    38. ESK sindikatua
    39. Ezker Anitza – IU
    40. Fleming Ikastetxeko Guraso elkartea
    41. Gasteizko Zero Zabor
    42. Gipuzkoa Zutik
    43. Greenpeace
    44. Haritzalde Naturzaleen elkartea
    45. Hernaniko Berdintasun Kontseilua
    46. Hernaniko EH Bildu
    47. Hernaniko Kooperazio Taldea
    48. Hernanin Zero Zabor
    49. Herria Kultur Elkartea
    50. Ikasle Abertzaleak
    51. Ipar Haizea
    52. Jatorkin Atzerritarren aldeko elkartea (Tolosa)
    53. Karabeleko Baratza ekologikoak
    54. Komite Internazionalistak
    55. LAB sindikatua
    56. Lanbide Kaltetuak (Asociación de afectados por Lanbide)
    57. Lasarte-Orian Aire Garbia
    58. Lurreko Eko denda
    59. Nekane Libre
    60. OEIT /GEIS
    61. Onddo Gaztetxea
    62. Podemos Donostia
    63. Podemos Euskadi
    64. Sortu
    65. Steilas sindikatua
    66. Stop Kaleratzeak Hernani
    67. Tolosaldeko Osaun Publikoaren aldeko plataforma
    68. Usurbilgo Aralar
    69. Usurbilgo EH Bildu
    70. Usurbilgo Ernai
    71. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea
    72. Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
    (Visited 105 times, 1 visits today)

Harpidetu

*Datu hau beharrezkoa da

Egutegia

Apr
1
Sat
2017
12:00 Donostiako metroari buruzko mani...
Donostiako metroari buruzko mani...
Apr 1 @ 12:00 – 13:00
Apirilak 1 larunbata: MANIFESTAZIOA, eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuta “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean.

KANPAINA

SOS Talaimendi

TXOSTENAK

LOTURAK

URTEKARIAK