Albistea

  • Ibilaldi gidatu eta errebindikatiboa Jaizubiatik barrena

    2017-03-21
    Partekatu - Compartelo

    Captura de pantalla 2017-03-20 a las 12.37.50Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antoltatuta, datorren igandean, martxoak 26, ibilaldi gidatu eta errebindikatiboa egingo da Jaizubiako harizti eta paduratik barrena, Plaiaundiko parkeraino.

    Abiapuntua RENFEko Irungo Bentak tren-geltokia izango da, 09:15ean. (Bada Donostiatik 08:45ean atera eta geltokiz geltoki doan tren-zerbitzu bat.)

    Ibilaldia, bataz beste 8 kilometrokoa eta aldaparik gabekoa, golf-zelaiko hariztian hasiko da. Hortik iritsiko da Jaizubiako padurara. Padura hori Txingudiko eremu babesturen barruan dago, hau da, Natura 2000 Sarearen barruan. Plaiaundiko parkean bukatuko da, 12.30ak aldera.

    Ibilaldian, parajea ondo ezagutzen duten pertsonek bertako balioak agerian utziko dituzte. Halaber, eremu babestua arriskuan jartzen duten hainbat arazoren berri emango dute. Arazo horietako asko erakunde publikoen utzikeriaren ondorio dira. Horra hor Zubimuxu errekako egoera tamalgarria, Irun-Hondarribia bidegorri-proiektua edota Plaiaundiko kirol instalazioak. Instalazio horiek hor jarraitzen dute, nahiz eta okupatzen duten espazioa lehengoratu behar den, hau da, naturgune bihurtu behar den, 2019rako. Europako Batzordeak isun garrantzitsuak jarriko ditu, bestela.

     


    Partekatu - Compartelo