Aralarren aldeko eta Mankomunitateak eta Foru Aldundiak egin nahi duten pista-sarearen kontrako sinadura-bilketa sustatzen ari da Aralar Bizirik!, change.org-ren bidez. Proiektu hori gauzatuko balitz, inpaktua sekulakoa izango litzateke. Horren aurrerapen xumea baino ez da orain dela gutxi Goroskintxuraino egin duten pista. Eguzki guztiz bat dator Aralar Bizirik! plataformaren ekimen honekin, eta espresuki eskatzen dizu sinatzeko. Hemen bertan duzu aukera: