“Jaizkibel berreskuratu – Militarrak kanpora” lemapean, mendi-martxa igandean
2017-05-24
Partekatu - Compartelo
“Jaizkibel berreskuratu – Militarrak kanpora” lemapean, mendi-martxa egingo da igandean, hilak 28.
Hitzordua goizeko 10etan izango da, Lezoko plazan. Partehartzaileak 11ak aldera iritsiko dira tiro-eremura, eta bertan ekitaldi bat eta hamaiketakoa egingo dira, trikitixa lagun.
Martxa honen helburua militarrek Jaizkibelen okupatzen dituzten 365 hektareak berreskuratzea da. Arrazoi askorengatik. Izan ere, martxa babesten duten taldeak alor askotakoak dira, mendizaleak, ekologistak, memoria historikoa lantzen dutenak eta abar. Hona hemen orain arte atxikimendua adierazi dutenen zerrenda:
·Itsas Mendi
·Trintxer Mendi Taldea
·Trintxerpeko Klub Atletikoa
·Eguzki
·Ekologistak Martxan
·Txerrimuño kolektiboa
·Etxetxo memoria historikoaren taldea
·Girizia mendi taldea
·Oarso taldea
·Bixi-Bixi kultur elkartea
Honako lotura honetan, besteak beste, ekimen honen aurkezpen-prentsaurrekoaren bideo bat aurkituko duzu: