Albistea

  • Konfirmatuta: Ondarroako Depuradorak bota zituen itsasora ur zikinak

    2017-06-13
    Partekatu - Compartelo

    2017-5-24.Ondarruko depuradora kutsatzenBizkaiko Ur Partzuergoak erantzun du guk bidalitako galdera, eta konfirmatu du Ondarroako depuradorak bota zituela itsasora maiatzaren 24ko ur  zikinak.                                                                                                                           Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena. Eraiki zutenetik, depuradorak arazoak dauzka. Marea biziak daudenean, ur gazia sartzen da saneamendu sarean. Ur gazi horrek hil egiten ditu depuradorako bakteriak, eta bakteria hauek dira ur zikina garbitzeaz arduratzen direnak. Hori ez gertatzeko, ur gazia aparteko tankeetan gordetzen dute depuradorakoek. Baina ur gazi gehiegi dagoenean, uretara bota behar izaten dute, garbitu barik. Eta hori gertatu zen maiatzaren 24an.                                                                                 Ur Partzuergoari eta instituzioei eskatzen diegu arazo hau ahalik eta azkarren konpontzeko, itsasora ur zikin gehiago ez botatzeko.               Bide batez, Ur Partzuergoari eskatzen diogu euskaraz bidalitako galderak euskaraz erantzuteko. Euskaraz bizi nahi dugulako, eta gure eskubidea delako.

     


    Partekatu - Compartelo