Gaur Barakaldon legez kanpoko isurketa berri bat aurkitu dugu Lutxanatik itsasadarraren pasealekura doan bidean. Hau etxetresna elektrikoena izan da, irudian ikusi ahal denez. Herriko auzotarrak paseatzen ari garen bitartean aurkitzen ari garen askotariko bat, eta hori hiritik asko urrundu gabe. Hori gertatzen den bitartean, EAJren Udal Gobernuak kasu horiek saihesteko zer neurri hartu aztertzen ari da.
Ingurumen arduradunak, Gorka Zubiaurrek, plazaratu zuen azterketa hori uda ondoren amaituta egongo zela. Eguzkitik neurriak berehala hartzen hasteko exijitu genion.
Ingurumenarekin inongo errespeturik gabeko pertsona hauen jarrerak bere elkartasuna eza nabarmendu du. Administrazioak noraeza erakusten du jarduera kutsatzaile hauekin jarrai ez dezaten premiazko neurriak ez hartzean. Are gehiago, irizpiderik gabe jarraituko dugun hilabete hauetan, edonon paretik kendu nahi duten edozer botatzeko bandoa jotzen ari direla dirudi, ondorioak zeintzu izango diren inporta gabe utzikerian oinarrizten den jarrera horrekin,
Egoera honek arduradun zuzenak dauzka, legez kanpo hondakinak botatzen dituztenak noski; baina, ardura politikoa ere badago, egoera hau mozteko asmoz ari jardutearena. Ardura hori Ingurumen Arloan dago, gaur egun Zubiaurre jaunaren eskutan dagoena. Eta hau ere kontuan hartu behar dute.