Albistea

  • Aralarko pista berrien aurka mendi martxa Aizkardi eta Oargiren eskutik

    2017-06-30
    Partekatu - Compartelo

    Eguzkik bat egiten du ekimenarekin eta parte hartzera deitzen du.

    Aizkardi Mendi taldeak (Amasa-Villabona) eta Oargi mendi Elkarteak (Tolosa), mendi irteera bat antolatu datu uzatilaren 2, iganderako, Larraitztik abiatuko delarik 8:30 (luzera, desnibela… atxikitako kartelean). Irteera hau “SOS Aralar, pista berririk ez” lelopean egingo da.

    Aralar pisten berririk ez Oargi Aizkardi

    Eguzkiren iritziz, irteera hau mendizale giroan Aralarren pista berriak egiteko asmoa dela eta ( jada Goroskintxurakoa egina dago) dagoen ezinegonaren adierazgarria da eta ezagutzen doan heinean, egitasmo berri horien aurka batzen doazen eragile, elkarte eta herritarren isla ere bada.

    Eta ez da inondik ere harritzeko. Zenbaitek zabaldu nahi dutenaren aurka, Aralarren pista berri gehiago egiterik nahi ez izatea ez baita kaletar batzuen kapritxoa, artzantzarekin bukatzeko tematutako zenbaiten asmoa edo atzeraka egitea, Aralar bertako espezieen eta kontserbazioaren alde apustu egingo den lekua eta artzantzarekin orekan elkar bizi daitekeena izatea, Aralar babestea baizik. Izan ere, urte askotan, Aralarren balioak babestu behar zituenak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, zenbait udalen babesarekin, legez edo/eta plangintzetatik kanpo zeuden hainbat jarduera aurrera eraman dituzte:

    –          Pistak irekiz joan dira azken 20 urtetan, 2002an Eusko Legebiltzarrean garbi geratu zenez.

    –          Gero eta ganadu (ardi, zaldi naiz abelburu) gehiago igotzea baimendu dute, egun %45-50 inguruko soberakina eraginez. Orain noski, ganaduzaleak larre gehiago eskatzen dute.

    –          Zenbait kasutan ez dituzte errespetatu babes bereziko habitatak.

    Guzti hori, Goierri eta Tolosaldeko 15 udalerrirena den lurretan, herri lurretan, natur parke, natura 2000 sareko gune eta babestu beharreko hamaika habitat eta espezie dauden ingurune natural batean.

    Beraz, Eguzki bat egiten du Aizkardi eta Oargik antolatu duten mendi irteerarekin eta dei egiten die, naturzale, Aralarrez maiteminduta hala nola Aralarrek denontzako leku izan dezan nahi duten pertsona guztiei bertan parte hartzeko.

    Eguzki, 2017ko ekainaren 29an.


    Partekatu - Compartelo