Zuhaitzak bota dituzte Gladys Enean

Captura de pantalla 2017-07-03 a las 13.10.55Ekainaren 18an, igandea, kamioi taldea, hondeamakinak, birringailuak eta motozerrez hornitutako langileak Mundaiz Ikastetxera sartu eta 107 zuhaitz mozteari ekin zioten Gladys Eneako burdin hesia duen hormatxoaren alboan. Zuhaitz horietako asko eite handikoak ziren. Geroago, gauez, harresia apurtu, Parke Historikoan sartu, eta, behin barnean zirela, beste 17 zuhaitz moztu zituzten. Bideo honek argiro erakusten du balentriaren tamaina:

 Dirudienez, Mikel Laboaren eta Gladys del Estalen pasabideak elkartzen dituen pistaren inklinazioa murriztu eta irisgarritasuna hobetzeko aldarrikatu dute zenbait hiritarrek.

Jarduera honen bitartez astigarrak, pagoak, likidanbarrak, ereinotzak, lizarrak, sasiakaziak… hil eta birrindu zituzten aipatutako lekuan. Bertan bildutako oinezko eta naturzaleok behin eta berriro astakeria hura gelditzeko eskatu arren, guztia alferrik izan zen. Jendea, erasoari arbuioa adierazteko asmoz, motozerrek eragindako dardarak agertzen zituzten irudi penagarriak sare sozialetara igotzen hasi zen.

Ekaina izaki, eta, zozoak eta birigarroak oraindik umatze-garaian egonda, erabat suntsitu zuten hegaztiek ugaltzeko erabiltzen duten landare-pantaila. Hesia apaintzen zuten huntz eta basoetako atxaparkomunitateak, ankerkeriaz kendu zituzten. Gainera, Parkeko azken txantxiku arrunt eta sugandila iberiar komunitateak bizi diren harresia –espezie horientzat ezinbestekoa den babesgunea– ere aurki ezabatzeko asmoa dute.

Captura de pantalla 2017-07-03 a las 13.11.35Egun, Parke historikoak bi babes-maila ditu. Lehena, 2014ko Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Berezian ezarritakoa; F babes-maila han zuzen ere. Babes-maila hau duten eremuetan esku-hartzeko irizpide zehatzen artean honakoak daude: “irisgarritasun-arazoei aurre egiteko beharrezko jarduerak egitea baimentzen da…”. Hots, nahi dutena egin dezakete (eta egiten dute). Parkearen bigarren babes-maila 2010eko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak ezarritakoa da; izan ere, bertan (C.d1 atala), Parke Historikoa Landaredi Interesgarria duen Habitat gisa sailkatzen da.

Errepikatzen den bidegabekeria eta ingurumen-eraso bati buruz ari gara, hau da, ondorio politiko edo mediatikorik, eta are gutxiago epaile-jardunik, izango ez duen ekintza bati buruz. Legealdia Belartzako basotxoaren suntsiketarekin hasi genuen, Lourdes Txikiko babestutako eta ehun urtetik gorako basoaren ezabapenarekin jarraitu eta, orain, berriro ere, Gladys Enearen aurka ekin dute.

Ezin dira aipatu gabe utzi gardentasun gabezia eta hiritarren ekintza bakezaleak gelditzeko saiakerak.

Orain gutxi arte, edozein hiritarrek Udaleko Obra eta Proiektu Sailera joan eta, unean bertan, aurreikusitako proiektuak ikuskatzeko aukera zuen. Egun, ordea, eskabide-orria bete behar da eta Udalak bere web-orrian egindako estimazioaren arabera, erantzuna 21 egun beranduago jasoko da. Beraz, askotan, ondarearen aurkako eraso bortitzak daudenean, hiritarrok ezin diogu iritzi publikoari modu azkarrean gure ikuspuntua azaldu. Bertsio ofiziala gailentzen da eta agintarien inguruko hedabideek argitaratutakoa.

Captura de pantalla 2017-07-03 a las 13.12.47Parke Historikoari dagokionez, hainbat naturzalek parkearen beraren, bere eremuen eta bertan bizi diren espezieen alde lanean jardun dugu gutxienez azken 40 urteetan zehar. Naturzaleok ere irisgarritasuna hobetzearen alde gaude, noski. Baina ezin da hori lortzeko Natura eta ingurumen-legeriaren aurka egin.

2007an, ingurumenaren gaineko eraginak saihesteko asmoz, Mikel Laboa pasabidea Mundaiztik eraiki zedila eskatu genuen. Gobernuan zen PSOE aurka agertu zen irmo eta ingurumen-araudia hautsi zuen.

Orain, Parkea ez da soilik bisitan joan daitekeen toki bat. Erriberak eta hirigunearen arteko derrigorrezko bidean bihurtu da. Gladys Enea gaur egun masifikatuta dago. Muturreko egoeran dauden babestutako fauna espezieek jada bizirauteko beharrezko baliabideak galdu dituzte.

Beste batzuk, betiko iraungi dira. Legeak espezie horiek berreskuratzeko kudeaketa-planak egin behar direla esanda ere ez da ezer egin.

Guk, hirigunera abiatzen den oinezkoentzako bidea Mundaiztik eraikitzearen aldeko apustu sendoa egiten dugu. 2017an, Parkeak bi babes-maila desberdin eduki arren, alderdi honek berak zuhaitzak mozten eta Parkea kaltetzen jarraitzen du.

Bai irisgarritasuna hobetzeari eta baita Parke Historikoa babesteri ere.

PARKEA BIZIRIK! 

P.S. Donostiako Eguzkiren blogean ere gertaera hauei buruzko balorazio bat irakur daiteke:

http://eguzkidonostia.blogspot.com.es/2017/06/la-ultima-matxada-de-goia-gurpegui.html