Albistea

  • Urre-meategien kontrako manifestazio garrantzitsua, larunbatean Baionan

    2017-09-11
    Partekatu - Compartelo

    urrrea2Errobiko bailaran urrea ustiatzeko proiektuaren kontrako manifestazio handia egingo da larunbatean, hilak 16, 16:00etan, Lauga kiroldegitik abiatuta.

    Mobilizazioa une kritikoan egingo da. Izan ere, Gobernu frantsesak udazkenean erabakiko du Sudmine enpresari Lapurdiko eremu zabal batean urre bila zundaketak egiteko baimena emango ote dion. Eremu horretan (126 kilometro koadro, guztira) Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Jatsu, Larresoro, Senpere, Zuraide eta Uztaritze udalerrietako lur-sailak daude.

    Lapurdiko ekologistak, baserritarrak, hautetsiak eta, oro har, herritarrak kontra azaldu dira, bai baitakite, proiektuak aurrera eginez gero, ingurumenean eta bertako ekonomian izugarri kalte handiak ekar ditzakeela. Kontuan izan bizpahiru gramo urre lortzeko batez beste tonelada bat lur mugitu beharra dagoela.

    Manifestazioak Lapurdiko arku sozial eta politiko ia osoaren atxikimenduak lortu ditu.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Stop Mines EH webgunera:

    http://www.stop-mines-eh.org/index.php

    Joan zen otsailean ere mila bat lagun manifestatu ziren Ezpeletan urre-meategien kontra.

    Joan zen otsailean ere mila bat lagun manifestatu ziren Ezpeletan urre-meategien kontra.


    Partekatu - Compartelo