Albistea

  • Mozal Legearen kontrako elkarretaratzea, Demokraziaren Mundu Hiriburuan

    2018-02-07
    Partekatu - Compartelo

    Ertzaintzak elkarretaratze honengatik jarri zuen isuna.

    Ertzaintzak elkarretaratze honengatik jarri zuen isuna.

    Datorren asteartean, hilak 13 (astearteak 13, hara!), goizeko 9etan, Mozal Legearen aurkako elkarretaratzea egingo da Donostiako Epaitegiaren aurrean.

    Kontua da 2016ko azaroren 16an, hainbat taldek deituta, 200 lagun inguru bildu ginela Donostiako Udaletxe aurrean, parte hartze gehiago eta propaganda gutxiago eskatzeko. Izan ere, elkarretaratze hura Demokrazia Zuzenaren Foro Globalaren inaugurazio-ekitaldiarekin batera egin zen. Propagandaren arabera, Foro hark Demokraziaren Mundu Hiriburu bihurtu behar zuen Donostia. Ez da txantxa, e? Demokraziaren Mundu Hiriburu, hitzez hitz.

    Bada, parte hartze eta demokraziaren paradisu hartan Ertzintzak isuna jarri zion elkarretaratzearen komunikazioa egin zuen pertsonari. Pertsona horrek, Satorralaia mugimenduko kide denak, helegitea jarri zuen, eta, helegite horren ondorioz, asteartean epaiketa izango da. Horra hor deitutako elkarretaratze berriaren arrazoia.

    Ezohiko ordua da, egia esan, baina aukera baduzu, behintzat, ez izan dudarik eta parte hartu.

    Egun hartan zehatz-mehatz zer gertatu zen jakin nahi baduzu, begiratu hemen:

    http://eguzki.org/es/2017/02/24/mozal-legea-demokraziaren-mundu-hiriburuan/


    Partekatu - Compartelo