Albistea

  • Udalak jarraitzen du Goiaz Txikiko legez kanpoko zabortegia garbitu gabe

    2018-02-20
    Partekatu - Compartelo

    Joan den urtarrilean, Donostiako Eguzkik salatu zuen Martutenen, Goiaz Txikiko bidean, dagoen legez kanpoko zabortegia.

    Salaketa egin bezain pronto, Bide Publikoetako zinegotzi Miguel Angel Diezek adierazi zuen dagoeneko emana zuela zabortegia “berehala” garbitzeko agindua (2018.01.31).

    Eguzkikook gustura hartu genituen Diezen adierazpenak. Zoritxarrez, egunak pasatzen joan dira, eta esanak eta eginak ez dira bat etorri.

    Adierazpen haietatik hiru aste pasatu badira ere, zabortegiak bere horretan dirau, edo, hobeto esan, gero eta handiagoa da, hogei egun hauetan hondakin gehiago pilatu direlako (ikus atxikitako argazkiak).

    Gure ustez, hiru aste nahikoa denbora da, batez ere zabortegia “berehala” garbituko dela esaten denean. Ez dugu atzerapen gehiagorako arrazoirik ikusten.

    EGUZKI

    Goiaz Txikiko legez kanpoko zabortegia, gaur egun.

    Goiaz Txikiko legez kanpoko zabortegia, gaur egun.

    Orain dela hiru aste, askoz hondakin gutxiago zeuden.

    Orain dela hiru aste, askoz hondakin gutxiago zeuden.

     


    Partekatu - Compartelo